Egunon, nik ez dut erabiltzen baina aukera begiratu nuenean (txarto
gogoratzen ez badut) Edonon zerbitzua erabiltzeko bidea bezero
pribatiboa instalatzea zen (nire ustez muga larria). Baina badago
aukera (erdi ezkutua) html5 bidez nabigatzailetik erabiltzeko.
Izenpek ziurtagiri profesionala erabiltzeko bezeroa Windows-en
bakarrik eskaintzea negargarria da benetan.
Hrrengorarte, Imanol.
Mikel Larrea <[email protected]> escribió:
Kaixo!
Oraingo honetan Hodeiko Ziurtagiri Profesionala erabiltzeko
zerrendan sartu naute... Erabili ahal izateko baldintza teknikoen
arabera linux edo mac sistemarik ezin da erabili (edonon zerbitzua
erabili behar dugula adierazten digute).
https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/hodeiko-ziurtagiri-profesionala/baldintza-teknikoak
Nire galdera, norbaitek wine edo bestelakorik erabiliz lortu du
funtzionaraztea?
Mila esker eta ongi izan,
Mikel Larrea
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas