Baten batek galdetu dezake zergatik eman horrenbeste buelta, ziurtagiri
digitala Linux-en sortu, FNMT-an erregistratu eta Linux-en ohikoa den
dokumentuak sinatzeko softwarea erabili ordez.

Unibertsitatean administrazioan dauden hainbat langilek ez dute ulertzen
sinadura digitala zer den, eta badirudi langile horien hezkuntza inori ez
zaiola axola.
"Sí, el documento tiene firma digital, pero no está firmado; tiene que
haber algo encima/debajo del interesado/solicitante". Horrela atzera bota
dizkidate hiruzpalau prozedura jada, eta ez dakit zahartzen ari naizen edo,
baina ez daukat gogorik. Edononen Adobe Acrobat-ak jartzen duen garabatoa
da antza unibertsitateko administrazioak onartzen duen sinadura digital
bakarra... Berriz ere, sin palabras...

El lun, 18 mar 2024 a las 12:37, Unai Martinez (<[email protected]>)
escribió:

> Aupa Mikel,
>
> Niri orain dela hainbat hilabete kendu zidaten txarteleko ziurtagiria. Ez
> dot gogoratzen 2022-ko abenduan edo 2021-koan izan zen.
> Ordutik, NAN-a erabiltzen dot eta listo. Administrazio publikoetan zure
> izenean erregistratutako edozein ziurtagiri erabili dezakezu/dezakegu.
> Izenpeko ziurtagiriak birtual bihurtu beharrean ezabatu beharko lituzkete,
> baina, tira, geopolitika eta ekonomia lokala...
>
> 2023-ko urritik hona, ordenagailu berria daukat, Debian jarri dot bertan
> eta oraindik ez dot lortu txartelak irakurtzeko softwarea konfiguratzea (ez
> dut denbora asko eman egia esan).
> Hortaz, Edonon erabiltzen nabil bertan. Kliente ez librea instalatu,
> edonon.ehu.eus bisitatu (VPN aktibatu unitik kanpo bazaude) eta leiho
> batean irekiko da aldi baterako makina birtualaren urrutiko mahaigaina.
>
> Edonon-ek limitazio oso "interesgarria" dauka. Arbela ez da
> bidirekzionala. Hau da, nire ordenagailuko dokumentuak (sinatu nahi
> ditudanak) Ctrl+C eta Ctrl+V erabilita kopiatu ditzaket edononen makina
> birtualera, baina sinatu ostean dokumentuak ezin ditut bueltan makinatik
> nire ordenagailura kopiatu. Makina birtualean nabigatzailea ireki behar
> dot, nire e-maila ireki eta dokumentuak bidali (o drive/ehubox erabili).
> Edononen makina birtuala aldi batekoa denez, ezin dira ziurtagiri edo
> emailaren kredentzialak gogoratu.
> Ez da nik asmatutako soluzioa, baizik eta CAU-an inzidentzia ireki ostean
> eman zidaten azalpena. Sin palabras.
>
> Orokorrean, NAN zenbakia, pasahitz sinplea (arazoak ditu hainbat
> karakterekin), eta e-maila 2FA gisa erabiltzeko kaka mordo galanta.
> Espero euskal familia askok horri esker jana izatea behintzat.
>
> Ondo izan,
>
> Unai
>
> El lun, 18 mar 2024 a las 12:06, Imanol Madariaga
> (<[email protected]>) escribió:
>
>> Egunon, nik ez dut erabiltzen baina aukera begiratu nuenean (txarto
>> gogoratzen ez badut) Edonon zerbitzua erabiltzeko bidea bezero
>> pribatiboa instalatzea zen (nire ustez muga larria). Baina badago
>> aukera (erdi ezkutua) html5 bidez nabigatzailetik erabiltzeko.
>>
>> Izenpek ziurtagiri profesionala erabiltzeko bezeroa Windows-en
>> bakarrik eskaintzea negargarria da benetan.
>>
>> Hrrengorarte,  Imanol.
>>
>>
>> Mikel Larrea <[email protected]> escribió:
>>
>> > Kaixo!
>> >
>> > Oraingo honetan Hodeiko Ziurtagiri Profesionala erabiltzeko
>> > zerrendan sartu naute... Erabili ahal izateko baldintza teknikoen
>> > arabera linux edo mac sistemarik ezin da erabili (edonon zerbitzua
>> > erabili behar dugula adierazten digute).
>> >
>> >
>> https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/hodeiko-ziurtagiri-profesionala/baldintza-teknikoak
>> >
>> > Nire galdera, norbaitek wine edo bestelakorik erabiliz lortu du
>> > funtzionaraztea?
>> >
>> > Mila esker eta ongi izan,
>> >
>> > Mikel Larrea
>> >
>> >
>> > _______________________________________________
>> > ITSAS mailing list
>> > [email protected]
>> > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> ITSAS mailing list
>> [email protected]
>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>>
>
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a