Niri oso interesgarri egiten zait NANa erabili ahal izatearen kontua. Zalea ez banaiz be, raia-raia egiten nau egin behar diren malabare guztiak (notak sinatu, izapiden kilometroak pasatu...) Nik protestarik egin ez arren. Taketaldiren bat entzun behar izan dit CAUko kottauren batek.
Sinadura digital In Hodei UPV/EHU. Nire aurkikuntzak (@MikelLarrea-ri balio badio): + Etxetik VPN, bestela edonon ez dabil 1. konektatu 2. eskatu Autenticathorreko ha kontu 3. Edonon, windows (hobeto pantaila bi erabilita, batean norberarena bestean windows-edonon) + Hasi sartzen Izenpekoan (Firefoxen ere segidan, dena kargatzeko) 4. Izenpeko pasahitza 5. Sartu korreoan izenpeko bigarren pausoko kodearen bila 6. Sartu bigaren pausoko kodea 7. Sartu Gaur/Izenpe edo dana dalakoan Gomendioa: eduki zure ordenagailuan bildu edo gorde konfiguratuta. Pantaila bi erabilita, erosoago (berriro). Bildu : smb://bildu.ehu.es/home Erabiltzailea : <zure LDAP>@adm Eta pasahitza, jakina. Bide batez. Windows erabili bihar duteek zenbat pausu eta arazo gutxiago ote daukate? Onak ixan Hau idatzi du David de Cos ([email protected]) erabiltzaileak (2024 mar. 18(a), al. (12:59)): > Kaixo: > > Ni ere sartu naute Hodeiko Ziurtagiri Profesionalera pasatzeko zerrendan, > baina ez dut erabiltzeko batere asmorik. Momentuz FNMT-ko ziurtagiria > erabiltzen dut gauza guztietarako. > > Orain berri txarra: esan didate goikoek beste ziurtagiri motak erabiltzea > ere debekatu nahi dutela. Aitzakia da besteak (FNMT edo DNIe) "ez direla > ziurtagiri profesionalak", hau da, ez daudela lotuta gure lanpostuarekin, > bakarrik gure identitatearekin. > > Ez dakit hori benetan egingo duten, baina nire ustez hau ezin da jasan... > Mac-eko bezeroa garatzen ari diren bezala, exijitu beharko genuke > Linux-ekoa garatzea ere. Protesta formala egin beharko genuke. > > Ongi izan, > -- > David de Cos > Fisika Saila > Farmazia Fakultatea - UPV/EHU > (+34) 945 013041 > www.ehu.eus/gmmmt > > *** > > El lunes, 18 de marzo de 2024 12:37:31 (CET) Unai Martinez escribió: > > Aupa Mikel, > > > > Niri orain dela hainbat hilabete kendu zidaten txarteleko ziurtagiria. Ez > > dot gogoratzen 2022-ko abenduan edo 2021-koan izan zen. > > Ordutik, NAN-a erabiltzen dot eta listo. Administrazio publikoetan zure > > izenean erregistratutako edozein ziurtagiri erabili dezakezu/dezakegu. > > Izenpeko ziurtagiriak birtual bihurtu beharrean ezabatu beharko > lituzkete, > > baina, tira, geopolitika eta ekonomia lokala... > > > > 2023-ko urritik hona, ordenagailu berria daukat, Debian jarri dot bertan > > eta oraindik ez dot lortu txartelak irakurtzeko softwarea konfiguratzea > (ez > > dut denbora asko eman egia esan). > > Hortaz, Edonon erabiltzen nabil bertan. Kliente ez librea instalatu, > > edonon.ehu.eus bisitatu (VPN aktibatu unitik kanpo bazaude) eta leiho > > batean irekiko da aldi baterako makina birtualaren urrutiko mahaigaina. > > > > Edonon-ek limitazio oso "interesgarria" dauka. Arbela ez da > bidirekzionala. > > Hau da, nire ordenagailuko dokumentuak (sinatu nahi ditudanak) Ctrl+C eta > > Ctrl+V erabilita kopiatu ditzaket edononen makina birtualera, baina > sinatu > > ostean dokumentuak ezin ditut bueltan makinatik nire ordenagailura > kopiatu. > > Makina birtualean nabigatzailea ireki behar dot, nire e-maila ireki eta > > dokumentuak bidali (o drive/ehubox erabili). Edononen makina birtuala > aldi > > batekoa denez, ezin dira ziurtagiri edo emailaren kredentzialak gogoratu. > > Ez da nik asmatutako soluzioa, baizik eta CAU-an inzidentzia ireki ostean > > eman zidaten azalpena. Sin palabras. > > > > Orokorrean, NAN zenbakia, pasahitz sinplea (arazoak ditu hainbat > > karakterekin), eta e-maila 2FA gisa erabiltzeko kaka mordo galanta. > > Espero euskal familia askok horri esker jana izatea behintzat. > > > > Ondo izan, > > > > Unai > > > > El lun, 18 mar 2024 a las 12:06, Imanol Madariaga > (<[email protected]>) > > escribió: > > > > > Egunon, nik ez dut erabiltzen baina aukera begiratu nuenean (txarto > > > gogoratzen ez badut) Edonon zerbitzua erabiltzeko bidea bezero > > > pribatiboa instalatzea zen (nire ustez muga larria). Baina badago > > > aukera (erdi ezkutua) html5 bidez nabigatzailetik erabiltzeko. > > > > > > Izenpek ziurtagiri profesionala erabiltzeko bezeroa Windows-en > > > bakarrik eskaintzea negargarria da benetan. > > > > > > Hrrengorarte, Imanol. > > > > > > > > > Mikel Larrea <[email protected]> escribió: > > > > > > > Kaixo! > > > > > > > > Oraingo honetan Hodeiko Ziurtagiri Profesionala erabiltzeko > > > > zerrendan sartu naute... Erabili ahal izateko baldintza teknikoen > > > > arabera linux edo mac sistemarik ezin da erabili (edonon zerbitzua > > > > erabili behar dugula adierazten digute). > > > > > > > > > > > > https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/hodeiko-ziurtagiri-profesionala/baldintza-teknikoak > > > > > > > > Nire galdera, norbaitek wine edo bestelakorik erabiliz lortu du > > > > funtzionaraztea? > > > > > > > > Mila esker eta ongi izan, > > > > > > > > Mikel Larrea > > > > > > > > > > > > _______________________________________________ > > > > ITSAS mailing list > > > > [email protected] > > > > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas > > > > > > > > > > > > _______________________________________________ > > > ITSAS mailing list > > > [email protected] > > > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas > > > > > > > > > > _______________________________________________ > ITSAS mailing list > [email protected] > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas > -- Juan Abasolo, PhD Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea Bilboko Hezkuntza Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) T : (+34) 94 601 7567 Telegram: @JuanAbasolo Skype : abasolo72 Bloga : juanabasolo.netlify.com
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
