Re: [eibar] BASKER: 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak

2017-02-15 Thread Oier Araolaza
Bai, Argibel antropologian ikaskide izan nuen, musikari eta ikertzaile aparta, txalapartaren inguruko tesia egin du eta oraintsu Mikel Laboa katedraren kerizpean aritu gara biok ikerketan. Dokumentala oso interesgarria da, eta Argibelek egindako lana bikaina. oier. 2017 ots. 15 21:54

[eibar] BASKER: 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak

2017-02-15 Thread Aintzane Agirrebeña , Eibartarrak-en bidez
Epa, Nere anaiak hauxe lanau laga desta ikusteko (uste dot Durangoko azokan erosi zebala): https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=USS00164702=Basker.%201960ko%20hamarkadako%20euskal%20kulturari%20buruzko%20suediar%20dokumentalak Ezagutzen zenduen?Oindio ez dittut ikusi

Re: [eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia

2017-02-15 Thread leire narbaiza arizmendi
Berandu nabil, baina emankor!  Inkestan proposatzen danetako asko da karretera, aparkaleku, bide barri eta abarrak. Oso gitxi ikusi dot landaretza zaintzian gaiñian. Dana da kaletarrori begira. Herrixan berdegunerik ez dakagunez, ba guazen Arrate aldera. Lur pribatuetan egin leikez gauzak,

Re: [eibar] Andrazko bazkidian Jaiki soziedadian

2017-02-15 Thread leire narbaiza arizmendi
Bazteratzaillia da oso! Matxismo hutsa! Ilegala be bai. Estatutu barrixak egin bihar eta ezin da bazterketarik onartu, legez. Baiña alkarte batzuek lortu dabe zirrikitua: bazkide barrixa botazioz onartu biharra. Holan soziedade matxista hórretan andrazkueri beti emoten detse ezezkua! Higoin

Re: [eibar] Bergarako maittasun gutunen lehiaketia

2017-02-15 Thread leire narbaiza arizmendi
Jasoneren maittasun keiñuak! Kariñosa-kariñosa!  leire n Oier Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko otsaila 15 15:56): > > Ene ba Elena, makaleko buelta eman diozu orain 25 urtekoari. Zorionak!!! > > Nik, egia esan, apenas gogoratzen dudan orduko gutuna, baina

Re: [eibar] Andrazko bazkidian Jaiki soziedadian

2017-02-15 Thread Josu Mendicute
Pozten naiz, Leire. Gero eta gitxiago dira, zorionez, hain ohittura retrogrado eta sexistari eusten detsenak. Gurian (Edozer) be badira urte batzuk emakume bazkidiak dakaguzela. Soziedadera sartu nintzanian, banekan barne-gatazka sentimental bat. Aitta hil zanian bere eta bere aittan soziedadera

[eibar] Andrazko bazkidian Jaiki soziedadian

2017-02-15 Thread leire narbaiza arizmendi
Oin 10 urte ibilli nintzan zerrenda honetan kejaka Jaiki soziedadian, aitxa hil ostian, ezin nintzala bazkide egin andrazkua nintzalako. Mezu hórren billa ibili naizen arren, topatu ez. Baiña esan nahi detsuet Jaikin andra bi sartuko dirala bazkide, estatutuak aldatu ostian (batzuk konturatu ez,

Re: [eibar] Bergarako maittasun gutunen lehiaketia

2017-02-15 Thread Oier Araolaza
Ene ba Elena, makaleko buelta eman diozu orain 25 urtekoari. Zorionak!!! Nik, egia esan, apenas gogoratzen dudan orduko gutuna, baina imajinatzen dut idatzi zuena bezala, ingenuoa eta pretentziosoa izango zela. Kopiarik ez dakit daukadan, baina lotsatuko naizen beldur nahiago ez bilatzea, eta

Re: [eibar] ER: el burro y la berza

2017-02-15 Thread leire narbaiza arizmendi
Mutillen jokua zan, bai. Baiña, antza danez, mertzedarietan nahiko marimutillak edo matxorrak giñan eta ibiltzen giñan jolasorduan. Txorro morron be bai. Baiña debekatu egin zeskuezen, señoritak izan bihar giñalako. Orduan, foballian hasi giñan. Imajinau, 50 bat neska pelota baten kontra! Ha bai

[eibar] ER: el burro y la berza

2017-02-15 Thread Elena Laka
Leire, kaixo, gure auzoan, Urkin, jolasten zen "burro y berza"n, baina mutilek bakarrik. Neskak oso finak ginen nonbait, eta gure joko biolentoena txorro-morro zen. Eta ez daukat gogoan zertan zen. Elena Nork: txargain=gmail@mg.postaria.com

Re: [eibar] el burro y la berza

2017-02-15 Thread Asier Sarasua
leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko otsaila 15 13:38): > Bai, dolar, egixa! Baina astoka ibiltzia baiño gehixago zan. Gogoratzen zara > aldaerekin? ez a. ___ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:

Re: [eibar] el burro y la berza

2017-02-15 Thread leire narbaiza arizmendi
Bai, dolar, egixa! Baina astoka ibiltzia baiño gehixago zan. Gogoratzen zara aldaerekin? leire Asier Sarasua igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko otsaila 15 13:35): > Guk "dolar" deitzen gentsan. > Baina ez dot gogoratzen zelan jokatzen genduan. Aukera asko zeguazen, > bai.

Re: [eibar] el burro y la berza

2017-02-15 Thread Asier Sarasua
Guk "dolar" deitzen gentsan. Baina ez dot gogoratzen zelan jokatzen genduan. Aukera asko zeguazen, bai. Eta aldatzen be juaten zan, jokatu ahala, bertsiño eta aukera barrixak gehitzen. Toribiok be jaso zeban, "astoka" izenakin. Hiztegi Etnografikorako be jaso genduzen joko eta aldaeretako batzuk

[eibar] el burro y la berza

2017-02-15 Thread leire narbaiza arizmendi
Aupa, lagunok! Izenburu arrarua jarri detsat mezuari, ezta? Baina gaztetxotako jolas baten izena da. Guk, behintzat, hala esaten gentsan. Iñor gogoratzen da? Jolas honek zatixak zittuan. Bote-bote eta la cueva del oso dittut goguan. Nahiko biolentua zen normalian. Nik ez dakadaz oso argi

Re: [eibar] ER: Bergarako maittasun gutunen lehiaketia

2017-02-15 Thread Xabier Mendiguren
berandu nator, baina zorionak eta muxu handi bat, elena. x. > El 15/2/2017, a las 13:11, Elena Laka escribió: > > Zuek bai maittagarriak! > > Mila esker! > > Elena > > > > > Nork: iturri=eibar@mg.postaria.com >

[eibar] ER: Bergarako maittasun gutunen lehiaketia

2017-02-15 Thread Elena Laka
Zuek bai maittagarriak! Mila esker! Elena Nork: iturri=eibar@mg.postaria.com

Re: [eibar] Bergarako maittasun gutunen lehiaketia

2017-02-15 Thread Mikel Iturria
Aupale. Zeharka irakurtzen ditut zerrendako mezuak, baina hau bada parte hartzeko unea. Zorionak, Elena! @iturri Serafin Basauri igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko otsaila 15 10:13): > Oso gustora irakurri dot zure gutuna Elena. Ederra benetan. Zorionak. > > Serafin > >

Re: [eibar] Bergarako maittasun gutunen lehiaketia

2017-02-15 Thread Serafin Basauri
Oso gustora irakurri dot zure gutuna Elena. Ederra benetan. Zorionak. Serafin 14/02/2017 20:38(e)an, Iban Arantzabal igorleak idatzi zuen: Elenarena lotura honetan duzue irakurgai. PDFan bai ;-) Dalovita-eta aipagai. :-) http://goiena.eus/bergara/1487058146513 Zorionak, Elena! A!

[eibar] ER: Bergarako maittasun gutunen lehiaketia

2017-02-15 Thread Elena Laka
Eskerrik asko denoi, on-onak zarie. [] Aurten lehiaketak 25 urte betetzen zituen, eta bururatu jatan bazegoela belaunaldi bat normal-normal lehiaketa honekin eta euskara elkarteekin hazitakoa. 25 urte ez da ezebe, baina atzera begira bai ikusten da euskara eta gizartea nola aldatu diren,

Re: [eibar] Bergarako maittasun gutunen lehiaketia

2017-02-15 Thread Leire Abanzabalegi
Zorionak Elena! Eskutitza ondik irakurri ez badot be, neri be atzeko historixia edarra pentsau jata. Leire A. De: asarasua=gmail@mg.postaria.com

Re: [eibar] Bergarako maittasun gutunen lehiaketia

2017-02-15 Thread Asier Sarasua
aupa Elena! Eskutitza beste edo gehixago gustau jata atzeko historixia ;) a. .. Zeri buruzko gutuna idatzi duzu? Nork nori idatzitakoa? Aurten 25 urte betetzen dituenez lehiaketak, pentsatu nuen 25. urteurrena modu berezian ospatu behar zela, eskutitza denbora horren erreferente

Re: [eibar] Bergarako maittasun gutunen lehiaketia

2017-02-15 Thread marijo deogracias
Elena! Zorionak, neska! Zelako gauzak idazten dituzun! Aixxx...:) Marijo > > > Message: 2 > Date: Tue, 14 Feb 2017 18:04:14 +0100 > From: leire narbaiza arizmendi > To: Eibartarrak zerrenda > Subject: [eibar] Bergarako maittasun gutunen