Re: [eibar] SanJuanak 2020

2020-05-09 Thread Josu Mendicute
Aintzanerekin bat. josu, etxean bakarrik Enviado desde mi iPhone > El 9 may 2020, a las 21:57, Aintzane Agirrebeña, Eibartarrak-en bidez > escribió: > >  > Bueno, Leire, parkatu kontra eittia, baina ni ez nitzake hasiko zer dan zer > baino gogorragua esaten, badaezpada... Bakarrik egotia

Re: [eibar] SanJuanak 2020

2020-05-09 Thread Aintzane Agirrebeña , Eibartarrak-en bidez
Bueno, Leire, parkatu kontra eittia, baina ni ez nitzake hasiko zer dan zer baino gogorragua esaten, badaezpada... Bakarrik egotia gogorra da, duda barik, baina beste egoeren antzera, gauza txarrak eta onak be eukiko dittu... aintzane En sábado, 9 de mayo de 2020 14:27:45 CEST, leire

Re: [eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

2020-05-09 Thread IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez
Ona pasadizoa! Ni gurasoen tabernan halako gutxi batzuk ikusitakoa naiz, gerora asko apustuan bukaturikoak. Behin urdaiazpiko bat pixatu zuten Kuskulo gozokidendako baskulan, eta beste batean tipo bat gure tabernako barra buruarekin mallatzen saiatu zen. Ahoberokeritan hasi eta gero jokua

Re: [eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

2020-05-09 Thread Oier Araolaza
Imanol, aspaldiko kontu bat gogorarazi dit nibelarenak. Zerrenda honetan bertan kontauta dakat gainera, orain dela... 15 urte. Nik ez dakit benetakoa dan, baina niri kontautako moduan kontau naban orduan eta orain ere. Antzuolako kuadrilla batian Gipuzkoako mendi altuena zein ote zen eztabaida

Re: [eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

2020-05-09 Thread Oier Gorosabel Larrañaga
Edo Argentinako euskaldunen artian ondiok bizirik dagon esamoldia: "Para qué discutiiir, che, si lo podemos arreglar a hooostias?". ;-) O. El 09/05/2020 a las 15:00, IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez escribió: Garai batian diskusiño hau modu bakarrian bukatuko zan: arotz edo igeltseron

Re: [eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

2020-05-09 Thread IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez
Garai batian diskusiño hau modu bakarrian bukatuko zan: arotz edo igeltseron bati nibela eskatu, dosdemayora juan, eta hura lurrian jarrita. En sábado, 9 de mayo de 2020 14:33:44 CEST, Ane Urkiola escribió: Takoiak jarriz gero, segitxuan konturatzen zara nun dauen aldapia edo

Re: [eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

2020-05-09 Thread Ane Urkiola
Takoiak jarriz gero, segitxuan konturatzen zara nun dauen aldapia edo adokinaua eta nun ez. Badakizu Gari.  Oso ona Iñaki Larrañagan esaldixa! Bide batez, aurtengo Antzerki Jardunaldietako kartela oso ona. Ez nekixan hain minimalista zanikan. Erosi biharko jako kuadro bat. Nun egoten dira

Re: [eibar] SanJuanak 2020

2020-05-09 Thread leire narbaiza arizmendi
BA, bakarrik bizi izanda, askoz gogorragua da! Eskerrak teknologixiari. Baiña ez da gauza bera! leire n Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 mai. 9, lr. (12:46)): > Bai, Imanol. Argi dago ez dirala lehentasun bizirauteko. Baina asko > alaitzen gaituzte. Bizitza

Re: [eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

2020-05-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Gari, goizeko ordu hórretan eta berandu autobusera juanda, aldaparia ikaragarri igartzen da! Neu be Eibarren bizi naiz, txotxo! Badakidaz zein kaletsuk daken benetako aldaparia. R¡Erretratuan ikusterakuan ordukuanik akordau naiz! leire n Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak

Re: [eibar] SanJuanak 2020

2020-05-09 Thread Gari Araolaza
Itxialdiak osasunean txarrerako eragiten duela gauza argia da, eta oinarrizko eskubideetan ere urraketa suposatzen duela zalantzarik gabe. Vaticanoa bera kontra atera da barren, arrazoi horiek jarrita!

Re: [eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

2020-05-09 Thread Gari Araolaza
Aldapara pixka bat daukala zalantzarik ez, bestela errekia ez zan Debara ailegatuko eta ez giñake Eibarren egongo. Castillako herri batekoa izango bazina ulertuko neuke apreziaziñua, baina eibartarra izanda, Toribio Etxebarria kaleak EZ DAUKA APENAS ALDAPARIK! Orain dala gutxi arte kale hori zan

Re: [eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

2020-05-09 Thread Ane Urkiola
Ipini kanika bat Ametsa parian. :) El sáb., 9 may. 2020 12:49, IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez < eibartarrak@postaria.com> escribió: > Nork jarri du zalantzan? > Argi dago aldapan dagoela. Are gehiago, bi penditz ezberdin daude, eta > Galeriaseko eskailerak dira bien arteko muga.

Re: [eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

2020-05-09 Thread IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez
Nork jarri du zalantzan? Argi dago aldapan dagoela. Are gehiago, bi penditz ezberdin daude, eta Galeriaseko eskailerak dira bien arteko muga. Untzagarantz pikoagoa. Gure ama indarrez bajatu xamar dago, eta anbulatoriotik itzultzean hark esaten asko sumatzen duela Dosdemayoko aldapa. En

Re: [eibar] SanJuanak 2020

2020-05-09 Thread Ane Urkiola
Bai, Imanol. Argi dago ez dirala lehentasun bizirauteko. Baina asko alaitzen gaituzte. Bizitza soso honetan saltsa pixkat biou! Izan ere, norbaitek pentsatzen al dau gure osasun mentalean? Uste dot kultura eta ospakizun barik asko galtzen dogula gizaki eta gizarte moduan. Bizitza minimalista,

Re: [eibar] SanJuanak 2020

2020-05-09 Thread IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez
Argi dago jaiak orain ez direla lehentasuna, eta erabaki guztiak izurritearen eboluzioaren arabera hartu behar direla. Baina aukera bat litzateke, nire ustez behintzat, sanjuanak bertan behera utzi eta Sanjuanak eta Arrateak irailean batera ospatu herrigunean. Sanjuarrateak edo halako zerbait.

[eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

2020-05-09 Thread leire narbaiza arizmendi
Ieup! Magisterio ikasten hasi nintzanian egunero juaten nintzan Eskoriatzara goizeko 6,30xetako autobusian. Eta sasoi haretan ordu horretako autobusa ez zan Bidebarrixetan geratzen. Horretara, Untzagara juan bihar izaten nintzan. Askotan berandu, ixa beti antxitxiketan. Toribio Etxebarria kalia

Re: [eibar] SanJuanak 2020

2020-05-09 Thread Ane Urkiola
Eskerrik asko, Josu. Ondo. Ze erremedixo... Uf. Hori da etxian komentatzen genduana aspalditik. Baina PatxiFord oso positibo ikusten neban gaixakin eta batzuek diñue ekintzaren bat eingo dala. Baina zelan kontrolau errespetauko dala protokolua? Uf, oso zaila da. Tabernen kontuak pista batzuk

Re: [eibar] SanJuanak 2020

2020-05-09 Thread Josu Mendicute
Oraingoz hartutako erabaki bakarra bertan behera uztea izan da. Atzo Jaurlaritzak eta Eudelek gaia landu zuten eta ikusiko dugu Osasun Sailarekin kontrastatuta zein irizpide planteatzen dizkiguten. josu Enviado desde mi iPhone > El 9 may 2020, a las 10:34, Ane Urkiola escribió: > >  >

[eibar] SanJuanak 2020

2020-05-09 Thread Ane Urkiola
Egun on, Gorka ta Josuri, Zelan aurreikusten dozuez SanJuanak? Balkoietan ospatu biharko doguz? Mendian hamarnaka? Ideiarik? Eskerrik asko, Ane Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com