Bi lan horietan informazio eta hausnarketa dezente dago.
Neretzat, PCren pantailan lasai irakurri ahal izateko baino gehiago 
gainera. "Gehiegitasun" horrek ere eman beharko luke zer pentsa 
Informazio Gizartean.

Amatiño


----- Mensaje Original -----
De: [EMAIL PROTECTED]
Fecha: Miércoles, Noviembre 10, 2004 10:28 pm
Asunto: [eibar] Flipatuta nago...


Gaur egon naiz Kazetaritza Kongresuko 3 saio entzuten. Bide batez,
txostenen CD-a hartu dut, ze antolatzaileek ez dute dezentziarik izan
txostenak Interneten jartzeko.

Etxera ekarri, gauez ireki, eta batzuei errepasoa eman diet. Josu
Landarena ireki dudanean, flipatuta geratu naiz: nik esan nahi nuen gauza
berak esan ditu, baina hobeto esan... Eta gauza gehiago esaten ditu, orain
irakurri ditudanean neuk *esan nahi nituela* konturatzen naizena...

Nire blogean atalka kargatu dudan nire interbentzioaren (
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu - Bitartekaritzarik gabeko
kazetaritza) ildoak eta ideiak ikusi ditut errepikatuta Josurenean, baina
hobeto adierazita, izen propio gehiagorekin... tartean Eibartarrak
zerrenda aipatzen da, eta Eibar.org-eko blogak ere bai. Izen propioetan
errore bat portzierto: Gabi Araolaza ;-) Fofo eta Miliki falta ja ja ja

Nik ostiral goizez ematen dut nirea Euskaldunan. Berak arratsaldez.
Aldrebes beharko luke izan, bereak hartuko duelako "errepikakor" itxura
horrela, eta nireari zegokion paper hori.

CD-tik ateratakoa hona kopiatzen dut, baimenik eskatu barik eta hala, por
el morro. PDF batetik atera dut, eta hala hola dago lerro mozketa-eta:


---
Informazioaren gizartea?

josu Landa

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta
truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.
Gaurkoan ez diot helduko izendapen horien egokitasunari,
ezta eufemismo arrastoa duten hitz horien gerizpean
sortzen ari diren arrisku gero eta globalagoei ere. Ez naiz
arituko adierazpen eta iritzi askatasunaren inguruan
ditudan iritzi gero eta ezkorragoez.
Izenburuaren bukaeran gehitu dudan galdera ikurrak
beste honetaz ohartarazi besterik ez du egin nahi: euskal
ekosistema gertu eta murritzean teknologia horien
erabilpenak dituen ahuleziez eta uste ustelez. Gaztigatu
nahi dizuet, halaber, gaurkoan esango ditudan gauza
gehienak ez direla euskarri elektronikoan kaleratzen diren
hedabideei buruzkoak soilik izango, euskarazko
kazetaritzaren gaineko orokortasunak tartean izango dira
eta.

2.- Informazioaren bahiketa

Prentsa edo hedabide askatasuna makroenpresaburuei
bakarrik dagokien gauza da. Hedabide askatasuna enpresa
askatasunaren adar soila besterik ez da. Hedabide
tradizionalek osatu diguten panoramaren barruan, oso
pertsona gutxik erabaki dezakete zer den informaziogai eta
mezu hori nola transmititu behar den. Informazioaren
bahiketa ia balio kulturaltzat asumitu dugun kontua da.
Hori horrela da, eta kito. Autoak eskuinetik gidatu behar
direla onartzen dugun naturaltasun berberaz.
Bahitura egoera horren aurrean, Internet bezalako
tresna bat erabili ahal izatea oasi baten tamainako oxigeno
ponpa izan liteke: masa hedabide bat antolatzeko aski diru
ez duten informaziogileek non plazaratu izan dezaten.
Potentzialitate teknologiko hori egon badago. Beste kontua
da ea erabiltzen ari ote garen, teoriako oasi hori espejismo
soila ez ote den izango.

¡
Gaurkoa bezalako gaiak planteatzen direnean galdera
kilikagarri hauxe egiten da normalean: «Internet:
demokratizazio tresna al da?». Arestiko harira egokitzen
zait itaun horixe. Potentzialki, eta informazioari
gagozkionez, baietz esango nuke, bestela inola ere
argitaratuko ez liratekeen gauzak eta iritziak argitara
daitezkeelako. Hurrengo auzia, beste hauxe:
demokratizazio tresna gertatzen ari al da? Erantzun
ezezkoa oraingoan, edo ez hain baiezkoa gutxienik.
Nolabaiteko paralelismoa ipinita, argitalpen kontuetan
duela hamabost bat urte gertatu zen demokratizazio-urrats
garrantzitsuena aipa genezake: autoediziorako tresna
informatikoak. Lehenago prozesu konplexu eta garestia
zena aspaldiko urteotan ia edonoren esku dagoen
baliabidea da. Emaitzak ere begien bistakoak dira:
aldizkariak, argitaletxe txikiak, tokian tokiko telebistak, eta
abar. Autoedizioaren iraultza gabe, euskal prentsa ez
litzateke gaur ezagutzen dugun bezalakoa izango. Duela
hogei urteko baldintza teknologikoetan, egunkari edo
aldizkari bat kaleratzea gaur kostatzen denaren halako bi
edo hiru litzateke.

Internetek autoedizioarena baino iraultza handiagoa
ekar zezakeen zentzu berean, potentzialki, baina ez da
ekartzen ari. Horretaz luze jardungo dut geroago, baina
badirudi kazetari sena duten pertsonek nahiago dutela
kazetaritza tradizionalak eskaintzen dituen abantailak
gozatu (hedapen neurgarria, soldatapeko lana), ezen ez
informatzeko bide berriak eskuratzen dizkion ahalmen
informatiboak esperimentatzea. Liburu argitalpenean inoiz
indarrean egondako egile-editorearen figura berpizteko
aukera paregabea dago kazetaritzan, baina «argitara
diezadaten» jarreraren aroan ei gaude. Potentzialitate
ikaragarri hori alferrik galtzen ari garela da nire inpresioa.
Eta, horren ondorioz, demokratizazio tresna izan zitekeena,
globalizazio tresna gertatzen ari da.

3.- Aukera historikoa galtzen

Euskarazko hedabideen «esparru autonomoari»
dagokionez, komunikaziorako teknologiek eskaini diguten
aukera historikoa galtzen ari garela egingo nuke. Hedabide
tradizionalek azken hamar urteetan gauzatu dutena
aztertuz gero, etsipenerako bidea besterik ez dit ematen.
Esan izan da, eta egia da, euskaldunok hedabideen
arloan atzerapen historiko baten kontra borrokatu behar
izan dugula beti. Beste komunitateek baino beranduago
hasi, baliabide urriagoz saiatu eta ahal bezala ahal dena
egitea izan ohi da gure patua. Horixe gertatu zen
pentsarekin, irratiarekin, telebistarekin...

Internetek zabaldutako informazio ahalmenari
dagokionez, aitzitik, ez daukagu ohiko bertsio hori hain
erraz onartzerik. Lasterketa horretan besteekin bateratsu
abiatzeko aukera izan genuen. Ezin, beraz, atzerapen
kronologikorik aipatu. Hizkuntza gutxitua izatearen ondorio
omen den baliabideen urritasunari dagokionez, ezin esan
euskarri berri horretan dirua beste euskarrietan bezain
faktore erabakigarria denik.

Salbuespenak salbu (beroriei buruz geroago
mintzatuko naiz) benetan patetikoa iruditzen zait hedabide
tradizionalek Interneten egiten dutena: paperean
argitaratutakoa sareratu, aski modu erabilkaitzean maiz;
paperean argitaratzeko luzeegia dena (txostenak,
agiriak...) toki mugarik gabeko webean ipini; eztabaida
gaiak planteatu; eta ezer gutxi gehiago.

4.- Masa hedabideetatik fragmentaziora

Hedabide berrien diagnostikoa, hedabide tradizionalen
bitartez egiten da oraindik ere. Nago, Internetek
hedabideetara ekarritako sustraiko aldaketarik nagusiena,
kontzeptu zahar baten kolokan jartzea izan dela: mass
media kontzeptua. Kazetaritza ofiziala oso kezkatuta dago
gauzen kuantifikazioarekin: masa hedabidea izatera heldu
al da? Gauzen oihartzuna neurtzeko modu bakarra
kuantifikazioa balitz bezala. Egia aitortzearren, ez naiz
harritzen OJD sindromea izendatuko nukeen horrekin
hainbeste tematzea. Egunkaria itxi zutenean epaileak ebatzi
zuena egia balitz (hau da, salmenta handiagoak
frogatzearren kontabilitatea faltsutzea delitua dela),
egunkari guztietako kudeatzaileak auzipetuta leudeke. Egia
unibertsala da: ez dago arazorik OJDri saltzen duzunaren
doblea saltzen duzula sinestarazteko. Ia zientzia zehatza
da. Ezkutuko master bat antolatzerik egongo litzateke
horren metologia erakusteko. Ez dago arazorik, halaber,
ikertzaile guztiek (unibertsitatekoek zein kazetari
dibulgatzaileek) gezur hori egiatzat har dezaten. Gauzak
aztergai izan daitezen, konbentzioaren beharra baitakagu:
metroa Lurraren koadrantearen milioirena dela onartua
dugun bezala, OJDk ematen dituen datuak benetakoak
direla sinetsi beharra daukagu. Bestela, jai genuke. Ez
daukat ezer horren kontra. Bai, aldiz, litekeen termometro
bakarra hori dela pentsatzearen kontra.

Interneteko hedabideak ere ez daude OJD sindrome
horretatik libro. Irribarrea sortzen dit (ezen ez barrea),
euren arteko estekatuena zein den lehian hasten direnean.
Edo zein den bisita gehien jasotzen dituena. Gainera, lasailasai
onartuko dizute Interneteko erabilera modu
kuantitatiboan neurtzeko asmatu dituzten aparatu guztiak
ez-zehatzak eta ez-fidagarriak direla. Baina, nonbait,
kazetariek Pullitzer Sariaren sindromea (gurean, Rikardo
Arregi Sariaren sindromea) sufritzen duten bezala, enpresa
derrigorrez behar du OJD sindromeak (edo Telendro
sindromeak, gurago baduzue) jota.

Irizpide kuantitatiboetatik kualitatiboetara pasatu gara
euskarri berriotako hedabideetan. Beharbada Argiaren
atarirako garrantzitsua izan daiteke zenbat bisita jasotzen
dituen, baina, posta-zerrenda batean edo weblog batean,
hori baino garrantzitsuagoa da dituen erabiltzaileetatik
zenbatek jotzen duten bertoko edukia erreferentzia bezala.

Mila izan edo hogei izan. Irizpide kualitatiboa, alegia.
Konparazio batera, hitzaldi edo mahai-inguru batera hogei
pertsona besterik ez dira joango apika, baina horrek ez du
esan nahi erabakigarria izan ez daitekeenik. Adibideak ez
dira falta gure historia hurbilekoan. Kulturgintzaren eta
herrigintzaren ikuspegitik, kuantitabikoki batere garrantzirik
ez duten ekitaldiek sortu ohi dituzte gizartearen
garapenean funtsezkoak izan diren aldaketa asko eta asko.
Inoiz entzun dut amaraunaren funtzio behinekoetako
bat ia-ia terapeutikoa dela: norbera hain arraroa ez dela
deskubritzea. Esate baterako, ez zarela perretxikoen eta
musikaren arteko erlazio estuan sinesten duen bakarra.
Horretarako bidea ematen du Internetek. Zureak bezalako
grinak eta pitzadurak dituzten pertsona gehiago daudela
egiaztatzeko. Ez da gutxi, masa hedabideek guztiok
berdindu nahiko gintuzketen aro honetan.

Internetek hedabideen mundura ekarri duen aldaketa
pisuzkoenetako bat, lehenago esan bezala, mass media
kontzeptua kolokan jartzea izan da. Informazio iturrien
fragmentazioa ekarri du. Egia da fragmentazioa ez dela
inolako mahuka berez. Oraindik orain, norbanakoei ahotsa
emateak sortu ohi duen indibidualismoa kolektiboan nola
uztartu konpontzeke dago. Beti egongo da konpontzeke.
Baina, gurean, oraingoz ez dago horretan larregi
kezkatzerik. Bego, adibide paradigmatiko bezala,
Eibartarrak-en kasua: gizabanakoei ahotsa emanda,
itzelezko sentimendu kolektiboa sortu dute.

5.- Erakundetzearen kalteak

Azken hamarkadetan euskalgintzak izan duen
aldaketarik nabarmenena erakundetzea izan da. Aurretik
zeudenak baino egitura sendoagoak sortu dira ia sektore
guztietan, sendoagoak azpiegitura aldetik, diru aldetik,
soldatadun langile aldetik. Behinola zientzia fikziozkotzat
joko genukeen industria bat sortu dela esan liteke. Baita
euskarazko hedabideetan ere. Eta, begien bistakoa denez,
onura ugari ditu erakundetze horrek: behinbehinekotasunari
errazago ihes egitea eta etorkizunari
begira segurtasun handiagoa izatea, besteak beste.
Erakundetze horrek, alabaina, indibiduoaren futitzea
edo paso egitea ekarri du. Euskalgintzaren lanak
erakundeon eta makroegituron esku uztera ohitu gara. Nori
bururatuko zaio esparru mugatuko edo zabalagoko
hedabide bat abiaraztea? Horretarako daude euskara
elkarteak, koordinakundeak, enpresa aurrez finkatuak.
Halako rol banaketa orokor eta hedatua gureganatu dugula
esango nuke. Eta ondorio hori ezin esan onuragarria denik.

6.- Hedabide berriekiko autismoa

Euskarazko hedabideen artean gero eta erakundeenpresa
sendoagoak sortzearekin batera, gaizki (edo
gaizto) ulertutako konpetentzia sentimendua ere nabarmen
garatu da. Egia da euskalgintzako agenteok elkarrekin
lehiatzen garela, dirulaguntzen partiketa hil edo bizikoan
batez ere, baina benetako konkurrentzia komertzial batetik
urruti gaude. Hala ere, ia lobby bezalako portaeretara heldu
gara geure ekosistema txikitxo honetan: Berria, Goiena,
Argia, Topagunea, etab.
Ez nago seguru berriki aipatutako konpetentzia horren
ondorioa soilik ote den, baina euskarazko hedabideen
artean, argitaratzen diren emaitzei behatuta, halako
autismo harrigarria islatzen da. Ez da kasik elkarren berri
ematen, tartean prentsaurrekorik izan ez bada. Euskal
prentsan hemeroteka (kazetaritzako genero bezala) ia
erabat desagertu izana liteke autismo horren erakusgarririk
aipagarriena. Hilabeteko Berria arakatuko bagenu,
bestelako erreferentziarik gabe, idatzizko euskal hedabide
bakarra berori dela ondorioztatuko genuke kasik.
Horren kariaz, hedabide tradizionalek Internet
bidezkoekin ageri duten autismoa ez litzaiguke harrigarri
izan behar. Harrigarri ez, baina kezkagarri bai. Ez dut uste
gehiegikeria denik, albiste iturri handietako bat Interneten
dagoela esatea, baita euskal esparrutxoan ere. Eta hala
ere, inprimatutako hedabideek beraien webguneetako
ziberforoetan emandako iritziak bakarrik argitaratzen
dituzte. Ziberhedabideetan etengabe eta ugari sortzen den
informazioari ez diote kasu amini bat ere egiten. Zeren
beldur dira? Beharrik, ez da beldur kontua. Autismo
orokorrago baten segida, besterik ez. Edo, beharbada, gero
eta prentsaurreko gehiago egoteak zerikusia izan dezake.
Barkatuko didazue esperientzia pertsonal baten berri
ematea. Azken hilabeteotan nire informazio egarria ia
aseezina bihurtu duten gertakari bi izan dira: Egunkariaren
ixtea eta M-11ko atentatuak. Egun haietan, zeinahi
informazio iturri eskasa izan zen niretzat. Ia guztia irensten
nuen, eta nire egarri hark ezin zuen egunean behineko edo
orduan behineko informazioarekin aski izan.

Drogamenpekotasunaren antzeko zerbait bihur daiteke
informazioaren beharra, eta informazio bezala edozer
irensteko prest egon daiteke bat: iritziak, zurrumurruak,
irainak... Horrelako egoeretan, hedabide tradizionalen
mugak inoiz baino nabarmenagoak dira. Askoz ere gehiago
jaso daiteke Interneten hedatutako albisteen eta mezuen
bidez, bestelakoen bidez baino.

7.- Dirulaguntzekiko morrontza

Beste arrazoi bat ere izan daiteke, euskal hedabide
tradizionalek Interneten egin duten lan eskasaren neurria
azaltzeko: dirulaguntzen eskasia. Ez dut esan nahi
dirulaguntzarik izan ez denik. Diagnostikoa beste bat izan
daiteke: euskal kultur industriak axioma berria sortu du:
dirulaguntzarik gabe, produkturik ez.

Euskarazko webean, hainbat informazio iturri ikusi
ditugu dirulaguntzen poderioz sortzen, eta dirulaguntza
faltaren poderioz ostera desagertzen, bi urte eskasen
buruan. Zertarako balio izan du dirulaguntza horrek? Euskal
prentsaren soberazko koipe kiloak non dauden jakin ahal
izateko, neure burua zerbait positibo ondorioztatzera
behartuz gero.

Kontu ezaguna da (edo hala behar luke), euskal
hedabideetako enpresa batek Eusko Jaurlaritzarekin
negoziatzen duenean, modu «globalean» negoziatu ohi
duela, hots, guk hainbeste diru behar dugu gure egitura
mantentzeko, eta orduan gobernukoek esaten dizute:
“Aizue, ohiko dirulaguntzetan ezin dugu orain arte baino
diru gehiago eman”. Beraz, horretarako daude «teknologia
berriak» deritzenei zuzendutako dirulaguntzak. Horietara
dirua bideratzea politikoki polita denez, etiketa horrekin
mozorro ditzagun bestelako egiturak finantzatzeko diren
dirulaguntzak. Horrelako panpinatze kasuak ugariegiak izan
dira azken urteotan.

Funtsean, botere ekonomikoak eta harekiko
menpekotasunak baldintzatzen dute hedabideen jarduna.
«Baldintzatu» diodanean, «zentsuratu» esan nahi dut.
Botere ekonomikoa diodanean, botere politikoa barne
sartzen dut, XXI. mendean makroekonomiaren morroi eta
eledun baita agintean dagoen politikagintza. Horren
guztiaren kausaz, euskal prentsan zentsuratu diren
artikuluen errolda egingo balitz, ohartuko ginateke
gehientsuenak Jaurlaritza edo tokian tokiko erakunde
politikoa ez sumintzeko arrazoiz zentsuratu izan direla.
Eskarmentuak ikasgai, ziberhedabideak bultzatzearren
emandako dirulaguntzetan irizpide hauxe ezarriko nuke:
diru publikoa ez da azpiegiturak finantzatzeko izango,
bilakaera propioa izango duten hedabideak abiarazteko
baizik. Une honetan euskal prentsaren industriak 300 bat
langile izango ditu. Erraz deduzitzen da «industria» horrek
ahalmen izugarria duela dirulaguntza deialdietara behar
hainbeste proiektu aurkezteko, guzti-guztiak Euskara
Biziberritzeko Planean kabida dutenak, estrategikotzat jo
daitezkeenak, euskaldunon jarduna erdaldunenarekin
homolagatzeko balio dutenak... baina enpresa baten
galera-irabazien balantzearen menpe daudenak. Eta,
dirulaguntza jaso ezean, bertan behera uzteko inongo
arazorik ez dutenak.

8.- Kazetaritzaren «profesioa» eta «bokazioa»

Utz egidazue kazetarien profesioari buruzko
bidenabarreko parentesia egiten, orokortasunezkoa izango
bada ere. «Profesioa» diot, «bokazio» berbaren beldur naiz
eta. Seguruenik halako kutsu erlijioso-esentzialista aditzen
diodalako. Baina esan nahi dudana adierazteko ez zait
hoberik bururatzen. Beharbada «sena» esan geniezaioke.
Gero eta koloka handiagoan ikusten dut kazetariek
berezkoa behar omen luketen informatzeko grina eta joera.
Han-hemenka irakurri dut lanpostuaren zertzeladek izugarri
baldintzatzen dutela, gaur egun, kazetaritzaren nondik
norakoa. Hedabideen enpresetan gero eta hedatuagoa
dagoen «externalizazioa» (alegia, enpresa kostuak
gutxitzearren produktuak kanpoko enpresen esku uztea),
esperientzia gutxiko jendea nahiago izatea («merkeagoak»
direlako)... kazetariaren jardun informatiboa hutsean
uzteraino erlatibiza lezaketelako egoeran gaude.
Adibide modura, duela hamabi bat urte Egunkariaren
Estilo Liburua lantzen ibili ginenontzat, argazkilaria ere
kazetaria zen, ez zegoen dudarik. Orain, ikuspegi hori
erabat etsita dagoela ematen du. Horren arrazoia,
argazkilariek historikoki sufritu behar izan dituzten lan
baldintzetan egon daitekeela dirudi. Azkenean, egunkariez
kanpoko agentzia bihurtu dira horietako gehienak, ez daude
idatzizko kazetarien erredakzioetan integratuta, eta
antzeko argazkiak zerbitzatzen dizkiete oso ildo editorial
desberdinetako egunkariei. Antzeko zerbait gertatzen ari da
beste esparru batzuetako kazetariekin.

Ez dakit zer erakusten duten hemendik ez oso urruti
dagoen Leioako Fakultatean, baina irudipena daukat
kazetariek eta kazetarigaiek gero eta gehiago lanpostu soila
lortzea dutela helburu. Haietako askok eta askok
lanorduetan besterik ez dute prentsa irakurtzen. Norbere
burua informatzeko irrika ez daukana informaziogile izan
daiteke? Horrek bai dauka profesionaltasunarekin harreman
zuzena.

Aurreko parentesi bidenabarreko horrek badauka
isladarik Interneten sortutako hedabideetan ere. Gabi
Araolazak egindako erroldan, «pertsonalak» sailaren
barnean, hogeita hamar bat euskal weblog edo bitakora
ageri dira, eta horietako bakar bat ere ez da kazetari
soldatadun edo «profesional» batek sortua (Amatiñorena
izan daiteke bainako bakarra, EBBko komunikazio
arduraduna izateari kazetaritzarekin nolabaiteko harremana
izatea suposatzen zaio eta).

9.- Kazetaririk gabeko kazetaritza?

Alde horretatik, jakingarria da oso, weblogek lortutako
arrakastaren ondorioz, geure periferiako kulturetan piztu
berri den eztabaida. Eztabaida horren izenburua: «Posible
al da kazetaririk gabeko kazetaritza?». Neuk ez daukat
weblogik, neu oraingoz ez naiz «mugimendu» horretako
partaide, baina, hala izango banintz, harro sentituko
nintzateke. Kazetariak kezkatzen hasi dira, intrusismoaren
antzeko zerbait atzeman uste dute.

Kasu honetan, asaldatzen direnak ez dira
hedabideetako enpresak, kazetari xumeak baino. Eta
fakultatean edo ikasi zuten teoria errepikatzen digute. Zer
ote da kazetari izatea? Gertaeren eta jasotzaileen arteko
bitartekaritza, omen. Alegia, sute bat ikusi eta tabernan
kontatzen duena ez da kazetaria. Sute horren berri izan, ea
egia den baieztatu, sute horren beraren lekuko gehiagoren
testigantza bildu, suteek pertsonen garabidean zein
garrantzi duten erabakitzea, eta hori guztia ganoraz
komunikatzea omen da kazetaritza. Beharbada hori
erakusten segitzen dute fakultatean. Arazoa, arazo berria,
sutea ikusi duenak ez duela zertan tabernan kontatu.
Adibidez, Sustatu-n konta dezake, eta susmoak nauka Joxe
Arantzabalek «Minbizia dudala esan didate medikuek»
idatzi zuenean, informazio zientzien esparru autonomoan
aro berria ez ote zen zabaldu. Lekukoa kazetari, horra
kontraesanaren berria.

Klaudio Landa edo Aurkene Iturriotz kazetari direnik
kolokan jartzea nekez onartuko dizu kazetaritzaren
inteligentsiak, baina nonbait Markos Zapiain edo Xabier
Mendiguren Elizegi kazetari litezkeenik esatea ez da zilegi.
Ez dut arrazoia ondo ulertzen baina. Beharbada kazetari
horiek segituko dute pentsatzen gaur egun euskal prentsan
dauden informazio foko garrantzitsuenak kronikak direla,
eta ez, esate baterako, iritzi artikuluak.


10.- Atariak eta aurkibideak
Gorago agindu dut salbuespenei buruz mintzatuko
nintzela. Orain artekoaren berrirakurketa eginda, ohartu
naiz oso pesimista aritu naizela, marizaputz gorrotagarri
baten modura. Baina ez naiz damu. Egoerak askoz gehiago
dauka astintzeko, norbere buruarekin gustagarri ibiltzeko
baino. Baina badira salbuespenak, bai.
Euskarri berri bateko hedabideak sortu baino, asmatu
egin behar dira. Esan nahi baita, paperezko edo uhinezko
euskarrietakoak ez bezalako formula berriak asmatzea eta
esperimentatzea ezinbestekoa da hedabide egokirik sortuko
bada. Porrotaren beldur barik.
Duela zortzi urte atariak eta aurkibideak ziren
Interneteko izarrak. Atariei dagokienez, makrodatuek diote
oraindik ere internatuek gehien erabiltzen duten zerbitzua
dela. Nik ez daukat hain garbi, eta sineskaiztasun horretan
zerikusia izan dezake datuok Yahooren eta enparuen
txostenetan oinarrituak daudela jakiteak. Nire inpresioa
beste bat da: Googleren arrakastak (arrakasta funtzionalak,
ez ekonomikoak) espero baino askoz ere gehiago apaldu du
atarien eta aurkibideen pisua. Bilatzailea bihurtu da
Interneteko kazetari izarra: erabiltzailearen eta informazio
iturriaren arteko bitartekaria.

Hain indarrean ez dagoen arlo honetan, hala ere, bi
hedabide aipatu nahi nituzke lehenik, oraindik iraun egiten
dutelako: kaixo.com eta aurki.com. Meritu handia dute,
aitzindariak izan zirelako. Eta iraun egiten dutelako.
Paperezko hedabideen inguruan antolatutako atariei
dagokienez, goiena.net dugu, inolako dudarik gabe,
osasuntsuena. Barne sinergia modurik egokienean aplikatu
dutenak izan dira, paperean argitaratzeko egiten den
esfortzua oso azpiegitura urriarekin hedabide berrirako
baliatzen. Profesionaltsun handiz, hau da, kalitatez.
Argiaren Sarea ataria ia-ia hemeroteka huts bilakatu

da, Hari@ eguneroko albistegiak duen arrakastaren itzal.
Salbuespen bakarra Pello Zubiria kazetari inkobustibleak ia
astero oparitzen digun Net urbil da, Internet norainoko
informazio iturri bilakatu den etengabe frogatzen duena.
12
Kazetari tradizionalen moduan egiten du lan, gainera:
iturburuak bilatu, ponderazioa egin, sintetizatu, landu eta
txukun idatzi.
Hitzaldi honen asmoa ez da dauden sareko hedabideen
errolda osatua egitea, baina ez nituzke aipatu gabe utzi
nahi beste erreferentzia interesgarri batzuk:
nontzeberri.com (irudiarekiko txertatze aipagarria),
euskalerria.indymedia.org (mugimendu alternatiboen
hedabide sarea) edo bikzaie.com (euskarri elektroniko
hutseko hamaboskaria). Gehiago ere badira, baina bego
horiekin.

11.- Sustaturen aroa

Ez dakit Sustatu ataria edo webloga den. Gutxienekoa
da hori. Interneterako pentsatutako eta garatutako formula
da, eta dudarik gabe erreferentziazko gunea bihurtzea
erdietsi du. Argigarria izan daiteke sustatu.com-ek duela 2-
3 urte sortu zenetik hona jasan duen garapena. Aitortuko
dizuet hasieran proiektuak ez zidala zirrara berezirik eragin.
Oso formula zuhurra iritzi nion, hori bai, batik bat
azpiegitura txikiarekin produktu duin eta interesgarria nola
egin asmatu zutelako: jendeari hitza eman, erabiltzailea
kazetari bihurtu. Irudipena daukat (Iban Arantzabalek
zuzenduko nau, hala ez bada), hasieran ekonomiaren eta
enpresen inguruko gaiak gehiago jorratzea espero zutela
(badakizue, espiritu kooperatibista eta hori guztia). 2004ko
irailean, 100 albistetik bakarra izan zen Enpresa sailekoa,
erantzunik gabekoa (Kultura: 18 albiste, 63 erantzun;
Hizkuntza: 7 albiste, 82 erantzun; Hedabideak: 5 albiste,
16 erantzun). Hala ere, gauzak aurretik pentsatu ez bezala
garatze horren ondorioz, une honetan sustatu.com
informazio iturri erreferentziala bihurtu da euskal internauta
ugarirentzat. Hobe lukete egun dagoen «Profesional
euskaldunentzako albistegia» horren partez «Zeu ere
filologo, zeu ere kritikari, zeu ere soziolinguista... zeu ere
kazetari» leloa ipintzea. Hortik datorke Lakasta-Zaldieroak
«euskal intelektuak mutilmedien foroa» deitu izana. Ez zaie
arrazoia falta. Baina gaitzerdi.

12.- Emailen bidezko hedabideak
13
Interneteko beste informazio iturri oso pisuzkoa posta
zerrendak dira. Funtzionatzen dutelarik, bistan da. Larregi
sinplifikatuta, zerrendotan bi erabiltzaile mota egoten dira:
aktiboak eta voyeurak (azken hauetakoa naiz ni, aitortzen
hasita). Dozena bat erabiltzaile aktibo egotea aski izan
daiteke posta zerrenda batek arrakasta izan dezan, eta
helburu hori gure artean bik besterik ez dute lortu: Itzulek
eta Eibartarrakek.

Itzulek duela gutxi iragarri du 500 harpidedun izatera
heldu dela. Masa hedabideen kultura idolatratzen dutenei
huskeria irudituko zaie kopurua. Ez dakit 500 horietatik
zenbat izango diren aktiboak, 50 eta 100 bitartean esango
nuke; horrek lortu du urteen poderioz informazio iturri
itzela bilakatzea. Berez itzultzaile profesionalentzako
lanabesa dena, ezagutza trukerako eta informazioa
hedatzeko tresna ere bilakatu da, eta ez nolanahikoa.

13.- Weblogileak, sarea eskura

Orain arte, behin baino gehiagotan aipatu ditut
weblogak (blogak, bitakorak, nahi duzuen bezala). Modan
dagoen tresna da Interneten. Erraza ez izan arren, hauxe
izan daiteke weblog baten definizioa: gune batean
argitaratutako mezuen jario kronologikoa. Era askotakoak
izan daitezke (kolektiboak, monografikoak, pertsonalak),
edukia zernahi izan daiteke (gogoeta, albistea, iritzia,
kronika), eta gehienek iruzkinetarako eta
interaktibitaterako bidea ematen dute.

Kopuru aldetik eztanda bizi dute weblogek munduan,
batez ere weblog pertsonalek. Norbanakoek sorturikoetan,
gorago aipatutako arrazoiak ez errepikatzearren, bada
faktore bat berebizikoa iruditzen zaidana berorien arrakasta
azaltzeko: teknikariekiko menpekotasuna gainditzea. Nahiz
eta webguneak sortzeko teknologiaren oinarria aski sinplea
izan, gaur egun dauden autoedizioko tresnak kaskarrak,
mugatuak eta akatsez beteak dira. Ez da erraza lagun bati
esplikatzen bere lanak webean nola jar ditzakeen.
Praktikan, lan hori «adituen» eskumen esklusiboa izan ohi
da. Weblogaren teknologiak egindako ekarpen handia
autoedizioaren edo kanpoedizioaren beharra gainditzea izan
da: zerbitzarian dagoen programak automatikoki egiten du
zure partez. Hori da blogileek maizenik aipatzen duten
14
kontua: oso erraza da. Ez da gutxi; areago, jauzia
ikaragarria da.

Horrela, euskarazko gune aktibo batzuek inguruko
pertsonen esku jarri dute weblog pertsonalak sortzeko
aukera (Eibartarrak, Littera Deusto...), eta emaitza aski
interesgarriak eman dira hilabete gutxiko ibilbide hasi berri
honetan. Emango luke potoloena etorkizun dagoela.
Hedabide tradizional batean ildo editoriala dena,
mundu ikuspegia bilakatzen da hedabide berriotan.
Hedabide tradizional batek jende gehiegirekin konplitu
beharraren gurutzea dauka: denetik gutxi eman, askoren
apetak erdizka betetzeko. Honakoetan, nahi beste eman
daiteke gauza oso gutxiren inguruan. Iragartzaileen eta
botere politikoaren presioa askoz ahulagoa da. Eta zu zeu
zara hedabidearen erredaktore eta zuzendari.
Atzematen zaila dirudien collage atomizatua sor
daiteke horren ondorioz, baina hariok amaraunean
harilkatzeko tresnak ere sortu dira, albisteen sindikazioa
deritzona esate batera. Dispertsioa eta fragmentazioa
kontrako faktorea izan ez dadin bidea oraindik luzea da,
hasi besterik ez da egin. Baina bada horren aldeko esfortzu
handiak egiten ari den jendea, oraindik ere bere onenera
iritsi ez den fenomenoak heldutasuna lor dezan.

14.- Etorkizuneko arrakastaren giltza?

Zaila da Interneteko euskarazko hedabideetan
arrakasta kontzeptua erabiltzea. Erreferientzaltasuna esan
liteke dela arrakasta, eta neuk hori klabe kuantitaboan
neurtuko nuke. Aski izan daiteke berrogeita hamar
erabiltzaileko merkatua lortzea, baldin eta gizarteko motor
bihurtzeko ahalmena badu.

Ez dakit aurrera begira hedabide elektronikoak
nolakoak izango diren, eta are gutxiago nolakoak behar
luketen. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek
etorkizunekoak asmatzen hastera ziztatzen gaituzte.
Zientzia fikziorako hazitegia da teknologia. Frogatua daukat
iragarle bezain igarle txarra naizela, ez nintzela azti izateko
jaio. Duela zortzi urte euskarri elektronikoko hedabide
berriok nolakoak izango ote ziren artikulua idaztera ausartu
nintzen. Lotsa eman dit artikulu hura berrirakurtzeak.
Geroa nondik nora etorriko zaigun hausnartu ordez,
azken urteotan funtzionatu duenak zergatik funtzionatu
duen azter dezakegu. Faktore gehiago egongo dira, baina
neuk nabarmenduko nituzkeenak hauek dira:

? Informatzeko gogoa. Grina, irrika... ez dakit
nola deitu. Hain zuzen ere, hedabide
tradizionaletan ahultzen ari den hori. Egitura
baten jabe zarela konturatzeak, egitura oso
txikia izan arren, lagundu egin dezake kazetari
sena pizten, edo ez itzaltzen behintzat.

? Egiten duen lana kobratzen ez duen jendea. Ez
nago kobratzearen kontra, ez naiz hain tontoa.
Konstatazio bat besterik ez da: arrakasta lortu
duten hedabide elektroniko guztietan, hala ari
den jende ugari dago. Parametro
ekonomikoetan soilik ulertutako
profesionalismoak errekara eraman ditu azken
urteotako hainbat saio.

? Eskuliburuetako teoria ahaztu. Consulting-en
garaian bizi gara. Arlo batzuetan, askoz
gehiago dira gauzei buruz aritzen diren
pertsonak, egin egiten ari direnak baino.
«Teknologia berriak» aukera paregabea dira
aholkulari eta teoriagileentzat. Beraz, ez egin
kasurik ni bezalako berbalapikoei. Eta...

? Egin ezazu behar duzuna. Public Enemy-ren
kantu ezagunaren leloak, Interneten
informazioa hedatzeko, ez dauka aitzakiarik.
Egiten ez duenak, behar handirik ez duelako
da. Horrela jakingo dugu gure diskurtso
ofizialetan aipatzen ditugun beharrizanak
noraino diren benetakoak.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to