Aupa Igor!

Bai, latza izan da OVH-rena!

CodeSyntax-ek eskaintzen du gaur egungo hosting zerbitzua eta enpresan ari
gara gai hau detailean aztertzen. Gaur egun segurtasun kopiak eta abar ondo
egiten dira, baina pauso bat haratago emateko bidean gabiltza, segurtasun
kopiak urrunago eramanez eta abar.

Bestetik ulergarria da planteatzen duzuna, eta erraztu behar dugu. Utzi
pixka bat begiratzen, lehenago Sareinak bloga utzi eta joan zirenean egin
genuen esportazioren bat eta. Errazena izango da Plone barruan script bat
garatu eta hori konpartitzea. Emango dugu erantzunen bat.

Laster arte

Gari

Hau idatzi du Igor Leturia (i...@leturia.eus) erabiltzaileak (2021 mar. 22,
al. (18:07)):

> Kaixo,
>
> Zuetako gehienok jakingo duzue (Sustatuk eman zuen horren berri zapatuan,
> https://sustatu.eus/1616173590) OVH ostatatze-enpresaren datu-zentro
> bateko sutea dela-eta Blogariak.net euskarazko blogen plataforma desagertu
> dela (beste gauza askoren artean). Segurtasun kopiak ondoko eraikin batean
> zeuden, hau ere hartu zuen suak eta, ondorioz, blog horiek betirako galdu
> dira, asko oso interesgarriak. Ahal dutena Archive.org-etik eta kopia
> pertsonaletatik berreskuratzen saiatzen ari omen dira.
>
> Hori ikusita, niri ikaragarrizko beldurra sartu zait noizbait blogean
> urteetan egindako lan eta eduki guztia gal daitekeela pentsatzean... Eta
> Eibar.org-eko arduradunek egiten duten lanaz eta hartzen dituzten neurriez
> gain, blog bakoitzaren egileok norberaren edukiak gordetzea soberan ez
> legokeela pentsatu dut. Baina nik behintzat orain arte blogean idazteko ez
> dut aurretik nire ordenagailuan idatzi eta gordetzen eta amaitzean igotzen,
> zuzenean blogean idazten dut, beraz ez dut neure ordenagailuan idatzitakoen
> kopiarik...
>
> Beraz, nire galdera: gure blogak esportatzeko aukeraren bat ba al dago,
> kudeatzaileentzako pantailetan botoiren baten bidez edo? Ahal bada, irudiak
> ere jaistea litatzeke egokiena, baina tira, gutxienez testuak jaisten
> baditu, XML baten edo gehiagotan, nahikoa.
>
> Ez badago, urgentziaz hasiko naiz idazten blog baten eduki guztia (irudiak
> barne) jaitsiko duen programa bat idazten, gero partekatuko nukeena zuekin.
> Baina jada egin badaiteke moduren batean, ba hobe.
>
> Eskerrik asko eta ondo segi,
>   Igor Leturia
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to