Kaixo,
Beno, azkenean egin nuen programatxo bat neure blogaren edukiak blogetik
jaitsi eta lokalean gordetzeko. Artikulu bakoitzeko karpeta bat sortzen
du (izenean data eta izenburua jarrita) eta barruan artikulua gordetzen
du html eta docx formatuan (neurri batean behintzat formatua
mantenduta), eta irudiak ere bai. Erantzunak ere jaitsi ditzake nahi
bada, fitxategian bertan edo aparteko batean. Behin dena jaitsi eta
gero, hurrengo batean berriz exekutatzen bada azken hartatik berriak
direnak soilik identifikatu eta jaisten ditu (edo, nahi izanez gero,
denak begiratuko ditu banan-banan aldaketen bila). Probak egin ondoren,
ordu erdiren batean jaitsi zituen nire ia 700 artikuluak.
Programak Eibar.org-eko beste blogak jaisteko ere balio du. Programa
zuokin partekatu nezake edo software libre gisa jarri ere bai, baina
lehenago zerrendakoekin eta batez ere blogeko arduradunekin kontsultatu
nahi nuen gaia, zenbait arazo ere baititu programak:
        * Linux-en komando-lerrotik exekutatzen den Python programa bat da,
hau da, edozeinek erabiltzeko modukoa ez da ziurrenik... Windows-en ere
ibiliko da beharbada, baina Python eta dependentzia batzuk instalatu
behar dira gutxienez. Windows-en probatu edo bertara egokitu nahi bada,
edo interfaze grafikorik gehitu, egin daiteke, baina nik orain ezin dut.
        * Programak artikuluen "tripak" irakurtzen ditu hainbat gauzatarako
(formatua mantentzeko, taulak, erantzunen egileen avatarrak...) eta
espero ez duen zerbait aurkitzen badu kaskatu egiten du. Nire blogeko
artikuluetan aurkitu ditudan berezitasunentzat joan naiz konpontzen,
baina beste blogen batean oso posible da artikulu batean kaskatzea eta,
kasu horretan, ez du jarraitzen... Eta nik ezin dut blog guztiekin
probatu eta aurkitzen dituen arazo denak konpondu. Aukera bat bai izan
daiteke programa egokitzea horrelako ezustekoren bat aurkituz gero
kaskatu beharrean jarraitzeko.

Bada, horixe, hau partekatu nahi nuen, ikusteko ea beste blogarientzat
interesgarria izan daitekeen (agian besteok dena baduzue gordeta
argitaratu aurretik eta ez duzue behar). Eta arduradunek esateko ea nola
iruditzen zaizuen jar daitekeela tresna interesa luketenen esku:
beharrezko proba eta egokitzapenak (Windows, interfaze grafikoa,
kaskatuta ere jarraitzea..) beste norbaitek egin ditzakeen; edo agian
taldetxo batek lana banatuta blog denak jaits ditzakete eta egile
bakoitzari bidali (baina noizean behin egin beharko litzateke eduki
berriarentzat).
Ondo segi,

 Igor Leturia
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to