Neuk be raro ikusten dot San Andres kalia leku egokixa izatia halako bihar
baterako. Eraikiña aprobetxatzeko ete da? Egindako gastua justifikatzeko?
Penia da dana!
Leire

Gari Araolaza <g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2021 ira. 3, Otr
17:21):

> Denda itxi eta "zentru logistiko" bat jarriko zutela esan zutenean askok
> ez genuen ezer ere sinetsi. Nik inpresioa neukan inbento hori egin zutela
> itxiera justifikatzeko edo neurri batean zuritzeko.
>
> Gaur bertako langile batekin konfirmatu ahal izan dut. Aspaldiko ezagun
> bat bertan dabil lanean eta egoera negargarria kontatu dit.
>
> Supermerkatuko jakiak banatzeko erabiliko omen dute tokia, baina ez dakit
> noraino. Nik ez dut ulertzen zergatik den errazagoa escalextric azpiko
> lokal horretatik bariantera ateratzen ibiltzea, industrialde batetako
> pabelloi handi batetik baino... hor ere bidegarritasun eskasa ikusten diot,
> baina beraiek jakingo dute.
>
> Aldiz, saltokiko langile gehienak "call center" batera bideratzen ari omen
> dira, telefonoz El Corte Inglesen gauzak saltzeko: telefono konpañia batez
> ere ("hablo con el titular de la línea?" eta horrelakoak) . Honek ere ez du
> ez hanka ez bururik. Soldatak nabarmen baxuagoak (lehen komisioetatik zati
> handia jasotzen bait zuten) eta baldintzak ere eskasak.
>
> Hasiko gara imajinatzen zertara bideratu dezakegun lokal handi hori
> zentruan? Aparkatzeko ere ez du balioko, Eibar 2. mailara jeitsi ondoren...
>
> Gari
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to