Azalpenaren zati bat, hemen:
https://www.eibar.eus/es/ayuntamiento/areas/urbanismo/convenios/30.11CORTEINGLSCAST..pdf
    En sábado, 4 de septiembre de 2021 14:04:27 CEST, leire narbaiza arizmendi 
<txarg...@gmail.com> escribió:  
 
 Neuk be raro ikusten dot San Andres kalia leku egokixa izatia halako bihar 
baterako. Eraikiña aprobetxatzeko ete da? Egindako gastua justifikatzeko? Penia 
da dana! Leire 
Gari Araolaza <g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2021 ira. 3, Otr 
17:21):

Denda itxi eta "zentru logistiko" bat jarriko zutela esan zutenean askok ez 
genuen ezer ere sinetsi. Nik inpresioa neukan inbento hori egin zutela itxiera 
justifikatzeko edo neurri batean zuritzeko.
Gaur bertako langile batekin konfirmatu ahal izan dut. Aspaldiko ezagun bat 
bertan dabil lanean eta egoera negargarria kontatu dit.
Supermerkatuko jakiak banatzeko erabiliko omen dute tokia, baina ez dakit 
noraino. Nik ez dut ulertzen zergatik den errazagoa escalextric azpiko lokal 
horretatik bariantera ateratzen ibiltzea, industrialde batetako pabelloi handi 
batetik baino... hor ere bidegarritasun eskasa ikusten diot, baina beraiek 
jakingo dute.
Aldiz, saltokiko langile gehienak "call center" batera bideratzen ari omen 
dira, telefonoz El Corte Inglesen gauzak saltzeko: telefono konpañia batez ere 
("hablo con el titular de la línea?" eta horrelakoak) . Honek ere ez du ez 
hanka ez bururik. Soldatak nabarmen baxuagoak (lehen komisioetatik zati handia 
jasotzen bait zuten) eta baldintzak ere eskasak.
Hasiko gara imajinatzen zertara bideratu dezakegun lokal handi hori zentruan? 
Aparkatzeko ere ez du balioko, Eibar 2. mailara jeitsi ondoren...
Gari
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
  
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to