Mila esker, Asier.

Urtarrilaren 18an jakinarazi genuen Javier Ortiz kazetariaren webgunea bere
horretan utziko dugula. Bertan dauden Pedradak ere bukatu dira, beraz.

Ez dakit zer egingo dudan, baina nik normalean apunte elebidunak idazten
ditut, euskaraz sortu, eta ondoren gaztelaniara itzuli.

Galdera bi ditut:

1.- Oker ez banago, gure komunitate eibarnautan ahal da gaztelaniaz
argitaratu, beti ere euskaraz egiten badugu ere, ezta? Hau zehazterik bai
Arrateko Amak?

2.- Hori ahal bada, nola ikusiko zenukete gainerako blogari eta eibarnautek
apunte elebidun horiek?

Erantzun beldurrik gabe.

Mila esker.

Iturri

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2023 urt.
20, or. (08:47)):

> kaixo,
>
> 2022ko nere blogeko estatistikeri begira hasi eta EibarOrg
> komunitateko 2008-2022 tarteko datuak gainbegiratzera pasatu naiz.
>
> Hementxe laburpena:
>
> https://eibar.org/blogak/sarasua/eibarorg-blog-komunitateko-edukia-eta-estatistikak-2022-urtean
>
> https://twitter.com/asarasua/status/1616340177185607680
>
> Trafikoa izugarri jaitsi da (%75), baina jaitsiera horren errudun
> nagusia ekoizpena da (beste %50-75 jaitsi da) eta ez hainbeste post
> bakoitzaren eragina (hori ere jaitsi den arren).
>
> Hala ere, azaleko irakurketa da egindakoa. Mereziko luke estatistikak
> sakonago begiratzea..
>
> Zuen blogetako estatistikaren bat nahi badozue, esan eta bialduko
> detsueraz, bai?
>
> a.
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to