Nihil obstat.

O.

El 31/01/2023 a las 11:11, Mikel Iturria escribió:
Mila esker, Asier.

Urtarrilaren 18an jakinarazi genuen Javier Ortiz kazetariaren webgunea bere horretan utziko dugula. Bertan dauden Pedradak ere bukatu dira, beraz.

Ez dakit zer egingo dudan, baina nik normalean apunte elebidunak idazten ditut, euskaraz sortu, eta ondoren gaztelaniara itzuli.

Galdera bi ditut:

1.- Oker ez banago, gure komunitate eibarnautan ahal da gaztelaniaz argitaratu, beti ere euskaraz egiten badugu ere, ezta? Hau zehazterik bai Arrateko Amak?

2.- Hori ahal bada, nola ikusiko zenukete gainerako blogari eta eibarnautek apunte elebidun horiek?

Erantzun beldurrik gabe.

Mila esker.

Iturri

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2023 urt. 20, or. (08:47)):

    kaixo,

    2022ko nere blogeko estatistikeri begira hasi eta EibarOrg
    komunitateko 2008-2022 tarteko datuak gainbegiratzera pasatu naiz.

    Hementxe laburpena:
    
https://eibar.org/blogak/sarasua/eibarorg-blog-komunitateko-edukia-eta-estatistikak-2022-urtean

    https://twitter.com/asarasua/status/1616340177185607680

    Trafikoa izugarri jaitsi da (%75), baina jaitsiera horren errudun
    nagusia ekoizpena da (beste %50-75 jaitsi da) eta ez hainbeste post
    bakoitzaren eragina (hori ere jaitsi den arren).

    Hala ere, azaleko irakurketa da egindakoa. Mereziko luke estatistikak
    sakonago begiratzea..

    Zuen blogetako estatistikaren bat nahi badozue, esan eta bialduko
    detsueraz, bai?

    a.


    ________________
    Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:eibartarrak-ow...@postaria.com
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to