Amatiño, egia tristea da bosgarren puntuan diozuna: “azken berrogeita hamar
urteotako esperientziak ezer zehatzik frogatu izan baldin badigu, zera da:
komunikabide elebidunetan (euskara-gaztelania), berandu baino lehen
gaztelaniak amaitu izan duela BETI irabazten”.

1970 baino lehenagokoa zuzenean ezagutu ez dugun askok uste izan dugu lege
natural antzekoren bat mamitzen zela horrela. Ez ordea. “Egan” aldizkaria
1948an elebidun sortu zen, gaztelania nagusi, eta frankismoan bertan
bilakatu zen pixkanaka zeharo euskaldun, bultzada karlistari esker, besteak
beste. Aurreiritziak eta estereotipoak desegiteko behintzat balio du
Historiak.

Hau idatzi du Luis Aranberri (l...@amatino.com) erabiltzaileak (2023 urt.
31, ar. (12:28)):

> 1. Maila teorikoan, ez daukat batere zalantzarik. Bakoitzak idatzi dezake
> nahi duena eta nahiago duen hizkuntzan.
> 2. Baina ez da berdin lantzean behin iruzkin bat ez-euskaraz  idaztea,
> ala, metodoz, bi hizkuntzatan idatzi izatea.
> 3. Ohiko blogari batek gaztelaniaz idazten baldin badu, zergatik ezin
> izango luke hasiberri batek beste horrenbeste egin?
> 4. Oso ondo dago irekiak, eskuzabalak, abegitsuak eta inklusiboak izatea.
> Gora aniztasuna.
> 5. Hala ere, azken berrogeita hamar urteotako esperientziak ezer zehatzik
> frogatu izan baldin badigu, zera da: komunikabide elebidunetan
> (euskara-gaztelania), berandu baino lehen gaztelaniak amaitu izan duela
> BETI irabazten, euskara hutsezkoek --euren apaltasunean-- euskaraz jarraitu
> izan duten artean.
> 6. Herri Irratien edo Gara eta Deiaren egitasmo elebidunek porrot egin
> zuten. Berriak edoArrate Irratiak ez dute sekula arrisku hori izango.
> Beste hainbat izango dute, baina ez hori.
> 7. Euskadi Irratiak eta ETB1k diraute, gaztelaniarekin barne-espaziorik
> partekatzen ez dutelako. Merkatua partekatu behar izango dute, baina ez
> euren programazioa. Arrazoi "logikoz" eta "praktikoz" programazioa
> partekatzeari ekiten dioten egunean... akabo.
> 8. Gauza bat da teoria eta beste bat, praktika.
> 9. Baina ni ez naiz Arrateko Ama.
> Amatiño
>
>
> ------------------------------
> *De: *"Oier Gorosabel Larrañaga" <txikill...@eibar.org>
> *Para: *eibartarrak@postaria.com
> *Enviados: *Martes, 31 de Enero 2023 11:44:09
> *Asunto: *Re: [eibar] EibarOrg blog-komunitateko estatistikak 2008-2022
>
> Nihil obstat.
>
> O.
> El 31/01/2023 a las 11:11, Mikel Iturria escribió:
>
> Mila esker, Asier.
>
> Urtarrilaren 18an jakinarazi genuen Javier Ortiz kazetariaren webgunea
> bere horretan utziko dugula. Bertan dauden Pedradak ere bukatu dira, beraz.
>
> Ez dakit zer egingo dudan, baina nik normalean apunte elebidunak idazten
> ditut, euskaraz sortu, eta ondoren gaztelaniara itzuli.
>
> Galdera bi ditut:
>
> 1.- Oker ez banago, gure komunitate eibarnautan ahal da gaztelaniaz
> argitaratu, beti ere euskaraz egiten badugu ere, ezta? Hau zehazterik bai
> Arrateko Amak?
>
> 2.- Hori ahal bada, nola ikusiko zenukete gainerako blogari eta
> eibarnautek apunte elebidun horiek?
>
> Erantzun beldurrik gabe.
>
> Mila esker.
>
> Iturri
>
> Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2023
> urt. 20, or. (08:47)):
>
>> kaixo,
>>
>> 2022ko nere blogeko estatistikeri begira hasi eta EibarOrg
>> komunitateko 2008-2022 tarteko datuak gainbegiratzera pasatu naiz.
>>
>> Hementxe laburpena:
>>
>> https://eibar.org/blogak/sarasua/eibarorg-blog-komunitateko-edukia-eta-estatistikak-2022-urtean
>>
>> https://twitter.com/asarasua/status/1616340177185607680
>>
>> Trafikoa izugarri jaitsi da (%75), baina jaitsiera horren errudun
>> nagusia ekoizpena da (beste %50-75 jaitsi da) eta ez hainbeste post
>> bakoitzaren eragina (hori ere jaitsi den arren).
>>
>> Hala ere, azaleko irakurketa da egindakoa. Mereziko luke estatistikak
>> sakonago begiratzea..
>>
>> Zuen blogetako estatistikaren bat nahi badozue, esan eta bialduko
>> detsueraz, bai?
>>
>> a.
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to