Hala ere, beste zerbaitengatik idazten dut mezu hau. Nik banekien Marijaia sakakortxoa (hala deitzen diot nik besoak dituen horri) eibartarren baten asmakizuna zela, eta beti eta nonahi defenditu dut horixe dela euskaldunok gizadiari egin diogun ekarpenik handiena; orain jakin dut txapelaren grapagailua ere (eskuaz zapaltzeko aldean txanpinoi moduko bat daukana) gipuzkoarra dela, aurrekoa bezala gerraurrean asmatua, eta hura bezala Eibarren asmatua.
Historia unibertsalari egindako bigarren oparia. Ez zarete makalak gero!
X.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
