> Bestalde, antzerki komertzialak dira hemen aipatzen dituenak Arantzabalek.
> "Ezetz lepoa jarri", antzerki komertzial ona da. Baina badago kristo guztiak
> ikusi duen antzezlana Euskal Herrian ("Kutsidazu bidea Ixabel") eta duela
> urtebete ikusi nuenean oso txarra iruditu zitzaidan.
---- Izan ditugu bai komertzialak eta baita ez komertzialak ere. Komertzial
onak eta
txarrak daude eta ez kormertzial onak eta txarrak ere bai, noski.
Cociditoren gainean nik neuk ere ez dut iritzirik, baina bai antzezlana ikusi
aurretiko iritzia: Garestia da, medio publikoek bonbardatutako produktu bat da,
eszenarioko materiala beste obra batena da eta amortizatua dago, zalantzak ditut
irrati saio batek antzerkian emon dezakeenaz, managerrak saldu ditu antzerki
egunak
inguru guztian eta Udal askori. Udal askotan prezio oso merketan emango dute
ikusteko
aukera, izango da frontoietan leku askotan, antzerkia programatzen duenarendako
"putada" bat da... En fin, gauza askotxo batzen dira Cociditoren kasuan.
> Programadoreei dagokionez, badago Sarea izeneko antzokietako teknikariek
> osaturiko sarea.
Sareaneko hainbat teknikarirekin konpartitu ditugun zalantzak dira.
> Herrietan
> (hirietan ere bai) normala da Cociditoa, Por los pelos, Kutsidazu eta
> horrelakoak programatzea bakarrik. Eta horrelakoak bakarrik programatuz gero,
> jende gehiago joango da. Noski. Tartean arriskatu egingo dute eta Antzerkiola
> Imaginarioa eta horrelako teatro banguardista programatuko da. Zenbat ikusle
> doaz horiek ikustera? Edo zenbat jende joan zen Logela Multimediak egindako
> "Ohe
> handi bat" ikus-entzunezkoa, antzerkia, hip-hop-a eta graffitia nahasten
> dituen
> antzezlanera?
------ Lipus, Logela... ikusita ditut eta asko gustatu zaizkit. Bueno,
Logelarena
lehenengoa ikusi nuen, ez azkenengoa. Ekartzeko gogo biziz gaude, baina
horrelakoetan
bi bider pentsatu behar da. Udalek ez dakit, baina enpresok, pentsatu behar
dugu zuloa
egiteko emanaldiak noiz egin, nola egin, zein erritmotan egin ditzakegun etab.
Kultura
zuloa dela jakinda sartu gara negozio honetan, baina zuloak egiten ibiltzeak
eskatzen
du planifikazioa eta zuloak poliki-poliki egiten eta tapatzen joatea.
Ez dakit egoera hau konpartitua den antzezleengatik, dantzariek ere horrelakorik
pentsatzen duten etab. Ze antzerkiaz jardun dugu, baina dantza garaikidea
programatu
gura dugunok... Aretook dirua galdu dezakegu eta galtzeko prest ere bagaude,
baina
emaleak ere egon behar dira gutxiago irabazteko prest, diot nik. Edo hobeto
esanda,
erakartzen duten publikoaren arabera kobratzeko prest ere egon beharko luketela
deritzot. Euskal Herrian badaude 6.000 euro kobratzen duten dantza taldeak.
Noiz egin,
nola... Duda asko sortzen zaizkit. Zerrendan dantzariak ere badaude... zer
deritzozue?
Iban
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]