Enekok:
Luistxok aipatu duen munduko mapa dela eta, atzo irratian entzun nuen askoz errealago den, proportzioak askoz hobeto gordetzen duelako, Peters-en munduko mapa http://www.petersmap.com/ euskaraz ipini behar dutela.
Peters-en mapa Elhuyar eta beste zenbait elkarte eta erakundek elkarlanean euskaratu zuten eta argitaratuta dago. Zientzia.net-en aurki daiteke horren bertsio txikitua eta baita orain 10 urte mapa eredu desberdinei buruz Elhuyar aldizkarian idatzitako artikulu bat ere:
Peters-en mapa euskaraz: http://www.zientzia.net/informazioa/elhuyar/2004/204/A204037-01.jpg
Patxi Angulo-ren artikulua mapak eta proportzioen inguruan http://www.zientzia.com/artikulua.asp?Artik_kod=4472
Nik Peter-sen mapa ikustean hartu nuen sentsazioa izan zen proportzio batzuk konponduko zituztela baina beste batzuk nahasgarriak direla oraindik ere. Angulok argi azaltzen du azken batean arazoa esfera bat plano batean jartzea dela, eta beraz, modu batera edo bestera desitxuraketak egiten direla. Peters-en mapa hartu eta jasotzen den irudipena da Lurra zilindro bat dela, hau da, zirkunferentzia bera duela ekuadorraren parean edo Groenlandia parean. Eta niretzat nahasgarria da hori. Adibidez, har ditzagun Groenlandia eta Brasil. Peters-en mapan begiratu eta zabalera berdintsua dutela dirudi. Baina enziklopedian begiratu eta hara, Brasil hiru aldiz zabalagoa da, Groenlandia punturik zabalenean 1300 km baititu eta eta Brasilek berriz 4300 km. Eta Peters-en mapan zabalera bera dutela esango nuke.
oier.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
