Leirek:
> ---Trena, bai�a ez edozein tren! Abiadura handiko
> trena ez da ekologikuagua. Ez dau gasik botako
> (berotegi efektua sortzen dabenak) bai�a argi
> konsumua ikaragarri altua da, kutsadura akustikua
> demasekua da, eta trenbidiak karril askodun
> (doble bia batek 16 karrildun autopista batek
> beste) autopistiak beste okupatzen dau. Gai�era
> seguridade horma batzuk bihar dittu alde banatan
> animalixarik ez pasatzeko, enkajonauta doia.
> Horrek pasua eragozten dau.
> Gure orografiagaittik ezin dau holako abixadarik
> hartu, beraz ez da hain eraginkorra, bai�a kostua
> bera da.
> Obrak oso karuak dira (danon poltsikotik pagau
> bihar), txartelak be karuak. beraz, jentiak
> erabilli ahal izateko merketu egingo dira danon
> poltsikotik.
Ondo, nire lehenengo asmua diskusi�oa zein zan argitzea zan, hau da,
eztabaidatzen ete genduan a) tren sare berria bai edo tren sare berria ez,
edo b) AHT ez baina beste tren sare berria bai. Badirudi b) horretaz
dihardugula, hau da tren sare berria bai behar dela baina zelako trena behar
den eztabaidagai dagoela.
Ados gaoz, Leire, eztabaidaren ardatza hori dala? Izan leike, halanda
be, beste batek (Julen Gabiriak, ...) eztabaida beste toki batetik eroan
gura izatea, hala bada esan daixala eta, ia horrelaxe, hasi orduko gure
artekoa ondo zentratuta daukagun.
Gogoa naukan Leirak botatakoa puntuz puntuz erantzuteko, baina apurtxo
bat itxoin egingo dot, gauza asko konparazinoz baino ezin direlako erantzun.
Esate baterako:
Leirek: "Abiadura handiko trena ez da ekologikuagua. Ez dau gasik botako
(berotegi efektua sortzen dabenak) bai�a argi konsumua ikaragarri altua da,
kutsadura akustikua demasekua da"
AHT ez dala ekologikoa... segun eta zelan begiratzen dan. Baina galdera
da, zer aukera dago ekologikoagoa?
Kontsumo ikaragarri altua da... "ikaragarri" hori berez balorazio
subjetiboa da. Energi kontsumoa altuagoa edo bajuagoa da beste aukerak
baino?
Kutsadura akustikoa demasekoa... Berdin, "demasekoa" balore absolutoa
eta subjetiboa da. Konparazi�oz, kutsadura akustikoa handixagoa edo
txikixagoa da beste aukerak baino?
Azkenean, eta ondorioz, eztabaida bideratzeko, ZEREKIN KONPARATZEN DOGU
AHT PROIEKTUA? Ze proiektua defendituko leuke Leikek, Julenek...
Nahiko, oraingoz. Muxuak denoi, neskak ala mutilak izan ;-)
Imanol Trebi�o.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]