Leire:
> ---Ez, nik c proposatzen dot: Daguana konpondu,
> hobetu eta ganoraz jarri. Eta garraio plan
> integrala egin. Ez trena bai trena ez, soziala
> asoziala..
Esatia erraza da: "Daguana konpondu, hobetu eta ganoraz jarri".
Demagun Gasteiz-Bilbo bidea, gaur egun Miranda de Ebrotik pasatzen dena.
Galderak:
Bide beretik segidu edo bide erabat berria egin? Niretako garbi dago
bigarren aukera ezinbestekoa dala. Bai ala ez?
Ze belozidadez joateko? Ze, nire ustez, garbi dago, besteak beste,
kotxearen belozidadearekin ez bada konpetitzen (120 km. orduka bataz bestez)
jendeak ez dabela trena hartuko.
Eta horrekin lotuta doa geldiunen kopurua. Zenbat geldiune Gasteiz eta
Bilbo artean? Lau? Trena 80an badoa, eta lau geldiune egitten badau,
azkenean media 50an gelditzen da, beraz, kotxez 45 minututan egiten dena
trenez 90etan egiten da, "ozea", inork ez leukela trena hartuko.
Eta lotuta doia be maiztasunarekin, ze, belozidadea onargarria bada
baina asko itxoin egin behar bada hartzeko, ba berdin, kotxera. Eta trenak
badoiaz eta badatoz, eta dena karril bakarretik?, edo karril bi egin behar?
x "Daguana konpondu, hobetu eta ganoraz jarri".
Eibar-Donosti trena hartzen dozue? Ez daigun gure burua engainatu,
zelako ezaugarriak izan behar zittuen tren horrek benetan erabilgarria
izateko eta jendea kotxez joan beharrean trenez joateko? Besteak beste,
lehengo galderak, ze belozidade? zenbat geldiune, zenbat karril?
> --Julenek erantzun zetsun. Nik be Berriako
> artikuluak oso argigarrixak ziralako. Julenek
> bialdutakua be gauza interesgarri asko esaten
> zittuan.
Berriako artikuluak leitu dittut eta bazituezen gauza batzuk
interesanteak eta beste gauza batzuk nahiko txepelak (erratak eta guztik).
Erozein modutan neu hemengo edonorekin prest nago eztabaidatzeko, baina ez
artikulu batekin, salbu eta baten batek berroren argudio batzuk, zehatz
aipatuz, beriak legez jotzen badittu.
>Bakarrik dakitt nik Frantzian entzun dorala AHTren zaratia. Ez
> nekan dezibelixuak neurtzekua, bai�a edozein
> esnatzeko modokua zan (oso subkjetibua, bai). Nik
> ez neuke holako bat gura nere herrixan. Onurak
> (subjetibuak) eta kaltiak balantzan jarritta nere
> ustez (subjetibua) kaltiak handixaguak. Beraz, ni
> kontra.
Bai, baina hor bigarren zatixa falta da, ze jendea mugidu egitten da,
eta gero eta gehixago. Eta nola? Hori ez da esaten, ez dalako komeni, baina
denok ondo aditzen dogu: KOTXEZ. Eta alternatibaren bat ez badau urtetzen
joera hori gero eta handiagoa izango da.
Kotxearen alde gaoz? Kotxeak ez dauka kalterik? Gero eta kotxe gehixago
gura dogu?
Imanoltxu. Txu-txu-txuuu...., txu-txu-txuuu... (trenaren hotsa)
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]