> Bai�a AHT ez da egunero biharrera juateko.
> Preziuak karuak izango dira.

    Tren bat egitten bada erabiltzeko da. Ez dabe prezio batzuk ipiniko ez
erabiltzeko.

> Hego Euskal Herrixa izan zan, sasoi baten tren
> kilometro gehixen euki zeban europako eskualdia.
> Eta zer gertau da? Diruan izenian asko eta asko
> desmantelau dirala.

    Bai, eta oin inbertitzera doiazenian batzuk kontra agertzen dira. Nik
alderantzizkoa di�ot, egin daixela hori eta beste batzuk. Karreteretan
etengabe inbertitzen da : kapitaletik kapitaletara joateko, herritik
herrira, auzotik auzora, eta bost metro egitteko be bai, eta horrez gain
lehengo karreterak zabaltzeko, lehengo karreteren barianteak egitteko...
    Eta tren bat egittera doiazenean oin jende batzuk di�ue demaseko gastoa
dela?????

> Neretako Berriako artikuluak oso onak dira. Guk
> bai�o gehixau dakixenak egindakuak

    Arrazoibide hori eztabaidan norbera ez inplikatzeko aitzaki hutsa emoten
desta. Eta artikulu horrek (ez zeguan AHTaren ALDEKO artikulurik?) akats
galantak be bazituezen.

    Esate baterako, zeuk aurreko mezu baten besterik gabe jaso zenduena :
+/- trena egitteko "16 karril" behar direla. Hori, apuntxo bat pentsatuz
gero, astakeria da, errata bat baino ez dan arren. Hamasei karril? bi
norabidetan bada, norabide bakoitzeko zortzi karril?, zortzi karril tren bat
pasatzeko? eta zer da, tren bat edo trasatlantiko bat? Esandakoa, hori
errata hutsa da, zuzena izango litzateke edo "6 karril", edo "16 metro"
norabide biak pasatzeko, eta hori beste gauza bat da.

    Beste kontu bat, eta hori errata baino, fede txarreko afirmazi�oa da :
kapitalen arteko garraioa EKAko garraio guztien % 0'6 baino ez direla eta
horregatik AHT horrek ez dabela EKAko garraio beharrari erantzuten. Adizu!
hala bada, Bilbo-Hendaia autopista kendu daixela, EKAko garraio guztiaren
ehuneko txikia suposatzen dabelako. Parkatu, kapitalak -eta Europarekin-
lotzeko den tren batek Azpeitia eta Azkoitia arteko komunikazioa konpondu
behar dau? eta tren horrek Eibar eta Arrate arteko komunikazioa konpondu
behar dau? eta Azittain eta Untzaga arteko komunikazioa?
    EKAko komunikazio sarea ehundada edo milaka karreterek osatzen dabe. Eta
sare guzti horren beharra tren linea bakar batek egin daixala eskatzen
dabe??

    Azkeneko kontutxo bat, zure mezu batean esaten zenduna, atzerrian-edo
ikusi zendula AH tren bat pasatzen eta itzelezko zarata ateratzen zebala.
Nik Gasteizko RENFEko estazi�oaren parean egiten dot biharra. Noiztik ez
dozu zuk entzun zelako zarata ateratzen daben merkantziaz (kotxez,
bobinaz...) beterik doian tren bat?? Benetan, ez dakizu zelako zarata
ateratzen daben halako tren normal batek.

        Ondo segi denok, Leiretxu batez be (eta, gaur mundua maite dot,
Espainiako poliziaren zelataria be bai).
            Imanol Trebi�o

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to