Asier Sarasua wrote:
Eztabaidia luzia da, baina laburtuz hauxe di�ue:
Teoriak "Biaren taula" eskatzen du, baina jende gehienak "biko taula" esan izan du. Erabileraren mesedetan, "biko taula" esan beharko genuke.
Nik sekula ez dot holakorik entzun. Neretzat normala "bixan tablia" da. Eta esango neuke gure inguruan jende nausixak be holaxen darabilela.
Nik uste dot askotan euskara batuak obligatzen gaituela hitzen letra guztiak zuzenegi esatera, eta horregatik errazagora jotzen dugula. "biaren" hitz hori esatea astunegia egiten zait, eta horregatik izan daiteke batuan "biko" esatea, nahiz eta hain zuzena ez izan, esateko errazagoa delako.
Eibarreraz aldiz, bustidura horrekin asko sinpletzen da hitza, "bixan", eta gustorako esaten da benetan zuzena dena.
Gari (Euskaldun bat, filologo bat)
PS: Suzedidoa:
Biain abizeneko nere ezagun bat Inglaterran ibili zan. Badakizue inglesez "i", "ai" esaten dutela, eta "a" aldiz, "ei". Ba pentsatu:
- Uots yuor neim? - Biain - ?? Spelit plis! - Bi-ai-ei-ai-en ! - ???? Baieiain?
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
