Neuk be abesti hori alemanieraz entzun neban, orain dala urte bi edo hiru, satelite bidezko ez dakit zein kanaletan, 39-40 edo 41an.
Pentsa neban euskaldunoi kopia egiten euskuela, baina antza doinua ez ei da hemengoa, beste nonbaitekoa, baina gurea bailitzan, geuria da ta.
Bertoko
----- Original Message ----- From: "Gari Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Thursday, May 05, 2005 5:12 PM
Subject: Re: [eibar] Israeldarrak plagioan
Guk hemen deskargatu dugu Ofra Haza-ren bertsio bat, eta nik esango nuke Hiru Trukuk kantatzen duen "Bart hamarretan" kantuaren melodia antzerakoa dala, aldatuta noski. ("Bart hamarretan/ dontzella nintzan...")
Beste bertsioren bat entzuten badugu eta beste antzik aurkitu, abisatuko dugu.
Bestela, hor daukazue "Geuria da-ta, geuria da" abesti famatua, elizan beste letra batekin kantatzen dana (Bakea beti zurekin...) halako batean nik aurkitu nebana pelikularen batean hebraieraz kantatua. Nik beti pentsatu neban abestixa geuria zala, eta hara sorpresa.
Horrelako beste sorpresa bat hartu neban "Amets" abestiarekin (bai, "Berriz etorriko zera, Ondarruko kaiera, han dakazu maitea, itxaroten dautzuna"), baina kasu honetan Argoitiatarren kulpagatik izan zan. Duela 10 bat urte entzun nien telebistan tiroles batzueri, Ratzingerren aleman bayerischean.
Gari
Julen Gabiria wrote:
El Mundoren edizino digitalean agertu da: http://www.elmundo.es/elmundo/2005/05/05/cultura/1115291408.html
Kantua Israelen sinboloa izan ei zan 1967ko gerran, baina abestiaren konpositoreak karta baten aitortu ebanez, plagioa izan zan, euskal lo-kantaren batena.
Albistean bertan, kantua entzuteko modua dago.
Nonork badaki ze euskal kantaren bersinoa dan hori? Nik ez dot asmatzen.
Julen
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
