Ia, demagun neri Pontevedran kontratatzen nabela. Lan oportunidade haundia, soldata ona, ezin dot ezetzik esan... �Zer eingot? Vibasa autobusa hartzen badot Eibarren, 8.00etan sartzeko aurreko eguneko 21.00etan hartu biako neuke Ardantzan, ta... �hori kristoren inkomodidadia da! Orduan... AHT bat nahi dot, EHtik Galiziara!

Exajeratzen nabil, ulertu naizun. �Donostiatik Bilbora bihargi�ak? �Eta estudiantiak? Zer egin bihar dogu AHT bat, �bihargi�ak eta estudiantiak bizkor ibiltzeko? Dimensi�o desbardi�etan gabiz berbetan, Imanol. Alternatibia ez da AHT bat egitia kotxe erabilleria jaisteko, baizik eta biharra etxetik hurrago egin, edo piso bat alokatu, kotxien erabilleria jaisteko.

Aurrerabidian alde bai, baina ez edozein prezixotan. AHT negozio bat da, baina batez be AHT trena fabrikatzen eta haren bidiak eraikitzen ibilliko diranendako. Gero, hor konpon.

Danok daukagu Kalamuko puntara igotzeko eskubidia. Goazen orduan bide asfaltatu bat egittera puntararte, aulka kurpildunak eta umien burditxuak daroienak be puntara heldu daixezen. Ez ba.

Imanolek: Ez dot uste kagaprisas izatea denik kontua. Uste dot jende askok, bere gogoaren kontra, horrelaxe bizi behar dabela, askotan eta askotan batek ez dabelako aukeratzen bere bihartokia, ez andriaren bihartokia...

Oierrek:
Badakizu zer etortzen jatan gogora? Zipaio sartu diranen atxekixak: "Nik ez neban nahi, baina biharrik ez dago, ta...". Ondo janda daukagu amua, zorixonak sistema honen sustatzalliei. "Holaxen bizi bihar dogula" si�istuarazi dezkue, eta hori kuestionatu be ez dogu egitten gero. Oker zagoz, Imanol: geuk daukagu nun eta zertan biharra egin erabakitzeko eskumena. Geuk eta ez beste i�ork. Eta, mesedez, ez esan orain "Ah, ba hala ba da ni Gasteizen bertan nahi dot astronauta modura biharra egin". Kontua ez da hori eta.

Imanolek:
Prezioa? Oso garestia izango dela di�ozue, ez dakit nondik ateratzen dozuen datu hori, nire ustez horretaz dena espekulazio hutsa baino ez da, baina nire ustez prezioa autobusarenaren antzekoa izan behar zan, izan behar, antzekoa.

Oierrek:
Prezioa bere kostearen araberakoa ba da, izugarri karu izango da. Hori hala ez gertatzeko, super-subentzionaua izango da. Danok ordainduko dogu, beraz. Eta ni ez nago prest billete karu horren parte bat inori ordaintzeko: ez aberats (paga deixela eurak), ez bihargin (topau deixela biharra hurrago) ezta estudiante be (sartu dedilla ikasle piso baten).

--
---
oier gorosabel larra�aga
lekeitio - euskalherria
http://www.eibar.org/blogak/orakulua


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to