Mikel Elorzak:

>zantzu gehiago dauzka besteak.
 
nik ere horrela ikusten dut. ETA lako tramankulu bat geldiaraztea oso 
zaila izango da ziur aski, begira IRA, baina Mikel Aramendik zioenez 
ETAri onartu behar zaio trena ganoraz balaztatzeko ahalmena.



----- Jatorrizko Mezua -----
Norengandik: "Mikel Elorza" <[EMAIL PROTECTED]>
Data: Asteartea, Maiatza 31, 2005 9:51 am
Gaia: Re: [eibar] Urte bi hildako barik

> Amati�ok:
> 
> Gainera, noizdanik jendaurrean jazoten diren gertakariak datutzat 
> hartzea--edo gogoan hartzea-- zuhurtasunaren kontrakoa da?
> 
> Mikel:
> 
> Ez da zuhurtasunaren aurkakoa, jakina. Baina "datu objektiboak" 
> deitu diezu
> eta barruan intentzioaren juzkua egin duzu. Eta hori ez da datu 
> objektiboa.Egia da 2003ko irailean Herreran gertatutakoa ertzainak 
> hiltzeko saioa izan
> zela, eta hala izango zen lehenagokoa ere. Eta litekeena da 
> ondorengoren bat
> ere hala izatea (Aintzoaingoa ez dakit). Horregatik nioen nik 2 
> urte ote
> diren ez dakidala. Baina pentsatzen dut, oraindik ere, azken 
> hilabeteteetan(Martxoaren 11ren ondoren batik bat, orain 15 
> hilabete) badaudela nahita
> hartutako erabaki bat dela pentsatzeko motiboak. Ene ustez erabaki 
> hori ez
> dela hartu pentsatzeko baino gehiago. Zuk 2003ko "frogak" 
> aurkezten dituzu
> eta baita 2003ko Gabonetako gero trenetako kontu hura. Eta gero 
> iltzeenkontua. Nire ustez horri "froga" esatea gehiegizkoa da.
> Nik inpresioa daukat erabaki hori hartu zuela --berriro esaten 
> dizut orain
> 15 hilabete izan zitekeela, edo 12--, eta horren arabera gertatu 
> direlagertatu diren atentatuak. Eta ez direla gertatu gertatu ez 
> diren bezala.
> Iltzeenari erantzun dakioke, Mitxelek esan duenaz gain, neurri 
> bereko beste
> Fernandoren egia batekin, bonba jarrita dagoela abisatzearen kontu 
> horrekin(Blanco teniente koronelari ez zioten abisatu...)
> (Gabonetako trenetako kontu horretaz, zure azken "frogaz": 
> Baltasar Garzonek
> dio, Aznarri eta M-11ko batzordean PPkoek esandakoari kontra 
> eginez, ekintza
> hura ez daitekeela M-11ko sarraskiarekin konpara. Leherkari haiek 
> trenahutsik zegoela lehertzeko asmoa zutela, aparteko burdin-
> bideetan zegoenean,
> eta beraz ez erabiltzeko argudio bezala ETA izan zitekeeneko 
> usteaz ... edo
> holako zerbait. Garzonek esatea ere ez da egiaren bermea, noski, 
> baina zuk
> "froga" bezala aurkeztea bezainbeste behintzat balio du.)
> Esan nahi dudana da, azken batean, niri iruditzen zaidala azken
> hilabeteetako jardueran badagoela asmo bat, edo "asmo-eza" 
> zehatzago. Jakina
> hori kolpetik aldatzen badute ez dutela abisua joko (portzierto, 
> Blancoteniente koronelarena nik ez nuen gogoan, zein zen alegia, 
> hemerotekanbegiratu behar izan dut), eta ulertzen dut, alde 
> horretatik, lo ez hartzeaz
> egiten duzun aldarria. Areago, inor ez hiltzeko atentatuek ere 
> izan dezakete
> ondorio gisa inor hil izana. ETAk bere estrategia armatuarekin 
> jarraitzendu, kontrakoa esaten eta egiten ez duen bitartean, eta 
> hori ezin da ahaztu.
> Kontua da inpresioa hartu nuela, zurea irakurrita, zure 
> artikuluaren xedea
> zela erne egoteko baino gehiago intentzio hori ikusten dugunoi faltsu
> deitzekoa, kontzienteki faltsu, demostratua balego bezala hori ez dela
> horrela. Eta nire ustez ez dago demostratuta, eta zantzu gehiago 
> dauzkabesteak.
> 
> Mikel
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> -------------------------------------------------------------------
> ---------
> ----
> 
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 
> 
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to