Dena den, liburu horrek badu gauza berririk: Hitzaurrea, Asier Sarasuarena hain 
zuzen ere.

Gehiago esango nuke. Nik ez dakit zein den zehatz mehatz "hitzaurre" generoaren 
definizioa, baina gure Asierrena ez da sasi guztien gainetik dagoen 
jakintsuaren hitzaurre ohoretsua, benetan egilea eta bere lana gogotik aztertu 
dituen langile purrukatuarena baino. Zorionak.

Eta primerako euskara jator, zuzen, artez eta batere barrokismorik gabekoa. 
Portzierto... zergatik   superlatiboen (onenak) aurreko -ik (lanik) atzizkia 
uxatu?

Bestalde, euskara batuan horren erabiliak diren zenbait molderen (beraz...) 
ordezkoak edo(horretara...), ikaragarrizko ekarri aukerakoak iruditu zaizkit. 
Ez berriak direlako, jakina, zeharo ahaztutxeak genituelako baino.  

Inpresiño guztiz ona. Zorionak, barriro, Asiertxo.

Amatiño



-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Garikoitz Araolaza
Enviado el: sábado, 18 de junio de 2005 9:31
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] ..."Reeditado un libro sobre la vida en Eibar"


Demasak dira Vocentoko edizio lokaletakoak, katxondoak esango nuke, zelako 
bromak egiten dituzten ikusita: 

Bloglines bidez irakurtzen ditut El Correo eta Diarion edizio eibartarrak. 
Gaurko Correok: 

"Reeditado un libro sobre la vida en Eibar a finales del siglo XIX y 
principios del XX" 

Bale, titularra ez da txarra. Kontua da ez dala "un libro", baizik eta 
Toribio Etxebarriaren "Viaje al País de los Recuerdos" bera, ni mas ni 
menos. Literarioki ez da demaseko liburua izango, baina eibartar batentzat 
ezin da "un libro" izan. 

Imajinatzen dozue: "Se ha reeditado un libro de caballerías de un hidalgo, 
cuyo autor fue uno manco"? 

Hala ere normalean Correok punteria hobearekin jokatzen du. Gaurko 
Diario/Deliriok adibidez, ez du aipatzen (edizio elektronikoan bederen) ez 
liburuarena eta ez gaur egingo den ebento kultural garrantzitsuena: Dantzari 
Eguna Untzagan, eguerdiko 12terdietan. Hor aurkeztuko dira irailean Arraten 
egingo diren dantza zahar/berriak. 

Furgol, furgol, furgooool! Poztuko naiz Eibar primerara joaten bada, bai 
igoeragatik eta bai gero geldituko zaigun pake santuagatik. (Ala datorren 
urtean okerrago izango da?) 

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to