Eta primerako euskara jator, zuzen, artez eta batere barrokismorik gabekoa. Portzierto... zergatik superlatiboen (onenak) aurreko -ik (lanik) atzizkia uxatu?
Ez da nahitta egindako aukera linguistiko edo estetikua. Baten batek iges egingo zestan, edo esaldi konkreturen baten doinu aldetik errezagua irudittuko jatan. Gehixenetan erabili eitten dotela esango neuke; batzuetan "eta" partikula eta guzti "...lanik eta onena...". Baina bigarren aukera hori ez da oso egokixa idatzizko eredurako.
Bestalde, euskara batuan horren erabiliak diren zenbait molderen (beraz...) ordezkoak edo(horretara...), ikaragarrizko ekarri aukerakoak iruditu zaizkit.
"Horretara" hori Candido Egurenek erabiltzen zeban asko; berakin ikasi neban, eta gerora, beste zahar batzuk be oindiokan erabiltzen dabela konturatu nitzan. Ointsuan, Azpeitiko lankide Josuk barra-barra erabiltzen dabela ikusitta ("hartara"), ni neu be gerua ta gehixago erabiltzen hasi naiz. Egokixa da, bai.
Asier
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
