Horixe bera bai, laburturik. Haundia baino, deigarria esango nuke. Hedatutako moduagatik batez ere. Izan ere ez gabiltza iragarki bati buruz berbetan, iragarki horri eman zaion kantxari buruz baizik.

Beste publizitate kanpaina asko baino merkeago irten zaiela seguru. Eta horri buruz hitz egingo genuela bazekiten. Ezagutaraztea zuten helburu. Eta lortu dute, ala ez?

Publizistak ez dira inozoak... eta egiten duten lanaren logika ulertzeko haien ikuspuntutik begiratzen ahalegintzea baino ez dago.




Kasu hontan (nire suposizioz) egin duten kostu-kalkuluarekin bizikletak egiten dituen enpresa batek duela 10 urte inguru hartu zuen erabaki bat datorkit gogora.

Bizikleten prezioa bikoiztuz zenbat salduko zuten kalkulatu zuten. Orduan saltzen zuten kopuruaren erdia. Hori kontutan izanik:

···prezioa bikoiztuz eta kantitatea erdituz, ingresuak berdinak baina kostuak askoz txikiagoak.···

Eta noski, prezioak bikoiztu zituzten. Kanpoko jendeak ez zuen ulertu erabakia, baina enpresaren etekin kopuruari primeran etorri zitzaion...
Ez, ordea, langileei.


Ala, anekdota eta guzti, ez zaitezte kexatu.


GaboN!!!


Josu.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to