Ez dakit ondo hasi garen. Asierrek azkar bukatu gura zebala emoten zeban eta nik ez netsan luzatzen erain gura, baina galderaren bat geratu jatan eta ointxe botako dot:
Azkar amaittu nahi ez, baina ordurako beste 4 aurkezpen egon ziran, eta berandu zan, eta gaixa be apartekua... Bai, badakit ez nebala ezer kontau; etzi gehixago.
- bai, Eibarko euskeraren gainean, baina eibarreraz idatzia edo batuaz?
testua batuan, baina adibide, transkripziño eta pasarte mordua dakaz liburuak (Eibarko euskeraz, jakina).
- titulua "Eibarko euskara", eta ez "Eibarko euskera (edo euskeria?)", izateak... pista bat emoten dosku??
Izenburua aukeratzia zaila da, neretzat behintzat; herri mailako argitalpenen kasuan gehixago. "Eibarko euskera" ez da existitzen, ez dago, ez batuan, ez eibartarrez. Aukera bi zeguazen: "Eibarko euskeria" edo "Eibarko euskara". Azkenian, liburu guztia batuan dagonez, ba hori, batuko izenburua.
Egixa esan, ez nago seguru izenburuakin asmau ete dogun. Asier
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
