Arratsalde on!
Oraintxe irakurri dot Taipei 101 (Taipei, Taiwan) etxe orratzaren kargak lurrikarak eragin dittula. Taipei 101 munduko eraikin handixena da. 508 metro garai ei da, eta 700.000 tona inguru pisatzen ei dittu. Ba, itxura danez, faila bat mobidu dau presio horrek. Taipei 101 eiñ aurretik batazbete urtian mikro lurrikara bat egoten ei zan han, eta etxe orratz hori eraikitzen hasi ziranetik bikoiztu eiñ dira lurrikarak eta burrunbak. Amaittu zebenetik bi lurrikara "handi" egon ei dira, 3,8 eta 3,2 magnitudekuak (ez dakit holan esaten dan). Taiwango Itoitz ote? Beste kontu bat galdetu nahi neuke. San Andres egunian, Iturburun izan giñan hango eskola umien jaialdixan. Eibarko kantu zaharrak kantau zittuzten ikastolako umiek, dotore. Lagun batek han kantau zeben kantu baten inguruan galdetu zestan. Letria Eibar.org-en topau naban, baina doinua jakin ez! Kantauko al dittu norbaittek, beste norbaittek letren onduan audioa jarri daixan. Asteburu ona pasau!
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to