Ba nik neuk, Amatiñok alegia, uste dut orain dela urtebete hainbatek hiru
urterako erabakia eta konpromisoa hartu zituela eta, orain, ostera, atzera
egin zuela. Eta uste dut, benetan, orain iaz baino arrazoi objektibo
gutxiago (eta alderdikeria gehiago) dagoela ezetz esateko.

Beheragoko artikuluaz, berriz... Nere uste apalez hasierako eta ondorengo
pasarte guzti-guztiak subjektiboak dira eta, beraz, eztabaidagarriak bezain
zilegiak. Baina azkena ez da zilegia. Edonork du eskubidea bere burua
argitzat eta orojakiletzat joteko, baina ez, ordea, susmoa susmo, inor
gaizkiletzat joteko. 

Amatiño


Oraintxe entzun dut Bilboko alkatea irratian, word series delako
auto-lasterketa hori gehiago egingo ez dela esanez. Poztu naiz: txoro
harroarena eginez, esan liteke Amatiñok zerrenda honetan egindako galderaren
erantzunek izan dutela eraginik.

Hala balitz, biziki gomendatzen dudan artikulu bat, Mikel Irizarrek azken
Argia-n idatzia: http://www.goiena.net/blogak/piperrautsa/99

X.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to