Serafin:

<Bai! Artikulu bikaiña Mikel Irizarrena. Erabat ados berarekin.

-- Ba, ni ezin naiz ERABAT ados egon, ez nintzateke ERABAT ados egongo beste
ezein talde edo alderdi balitz ere hauzitan legokeena (ETAtik hasi PPra
bitartean, Elkarri tarteko), eta kostatu egiten zait sinestea inor ERABAT
egon daitekeenik ere.

   Nahiz eta frogatu beharra izan sarri aipatu ohi dira herri-lanak
alderdien finantziazio-iturri gisa, baina Irizarrek hori baino askoz ere
gehiago esaten du. Aditzera ematen du premiarik gabeko herri-lanak asmatzen
direla, herriaren kaltetan, zenbait interesen finatziazioa bideratzeko. Hori
pertsona konkretuak (ez siglak soilik) izen-abizendunak gaizkiletzat jotea
da. Hori sinesteko, onartzeko eta errazkeriaz esateko gertu bagaude, orduan
dena da libre... Eta ezein talde edo alderdi, ezein alkate, ezein lagun eta
inor gero ez da salbatzen. Ez ni zuen aurrean, ez zuek nere aurrean. Denok
gara mixerable hutsak, bakoitza bere neurri eta ahalbidean, jakina. Eta,
orduan, elkarbizitzarako joko-arauak hausten dira eta ez du hitzegiten
jarraitzerik merezi.

   Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to