Ia argitzen doten zein dan nere jarreria. Nik ez jonat uste iñor aingeru
hutsa danik. Eta bajakiñat diru-mugimendu haundixak sekulako aukera ta
tentaziñua izan leikiazela ekintza pribatuan zein publikuan. Hori ez jonat
nik ukatzen, nahiz eta kasuan kasukua demostrau biharra izan*.

Halandabe, gauza badon esatia aurrekontu haundixak mobitzen diranian
kontrolik eza be haundittu eitten dala batzuon edo bestion mesedetan, eta
beste bat gauza bat don esatia herri-lan haundixak eitten dirala ez bihar
diralako, bihar ez diran arren eta kaltegarrixak dirala jakin arren
diru-iturri izan leikiazelako baiño. Eta nik hau ziharo ukatzen jonat.

Esate baterako. PSOEk eta EAJk atzo erabaki jonen Y grekoa eittea, 4.000
milioi euroren aurrekontuaz. Gauza bat don sumatzia baten bat mokauren bat
etaratzen ahaleginduko dala, eta beste gauza badon esatia Y greko hori
eitten dala ez bihar dalako (eta hau be eztabaidagarrixa don), kontrol bako
diru-iturri izan leikialako baiño. Arrazoia hau badon zeraittik kostau jakon
Gobernu españolari (aldixan aldixan UCD, PSOE, PP eta barriro PSOE) 22 urte
luze erabagitzia?

Bestalde. Itoitz, Boroa, Lemoiz... Hirurak dittuk kaso diferentiak eta
hirurak segurutik eztabaidagarri eta, nahi izanezkero, baitta salagarri be.
Baiña, hik uste don benetan ein dirala politikuak aberasteko? Nik Boroan
kasua ezautzen jonat hurretik eta irlandarren zein Eusko Jaurlaritzan
arrazoiak oso garbixak izan dittut hasiera beretik: energia ekoiztu, ez
gehixago eta ez gitxiago.

Mundu guztia aingerua dala pentsatzia iñozokerixia dok,  baiña mundu guztia
(norbera izan ezik) gaiztua dala siñistia be bai.

Amatiño

*Neri tokau jatan HABE (hasierako euskaltegi publiko guztiak) eta ETB
martxan jartzia (Miramongo proiektua nik siñatu najonan) eta Industria
zinegotzi nintzala ein zonan Azitaingo Poligono Industriala. Iñok ez jestan
sekula pekaturik eitteko aukerarik be eskiñi. Hau don, eskuak garbi jittunat
ez ni garbixa naizelako, zikintzeko aukerarik iñok ez jestalako emon baiño. 

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de [EMAIL PROTECTED]
Enviado el: martes, 13 de diciembre de 2005 15:32
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Joko-arauak

Zeozer, baiña, egon bihar da, haiñ enpeñauta egoteko. Baten batek ondo
beteko dittu poltsikuak. Ziur. Zementerak, auto egilliak, elektrizidadia
produzitzen dabenak, tranak egitten dittuenak, terreno jabiak...BAten batek
bai!
Hor dakagu Itoitz, Boroa. Hor dakagu Lemoiz Dirua, beti jaun eta jabe leire


> Serafin:
>
> <Bai! Artikulu bikaiña Mikel Irizarrena. Erabat ados berarekin.
>
> -- Ba, ni ezin naiz ERABAT ados egon, ez nintzateke ERABAT ados egongo 
> beste ezein talde edo alderdi balitz ere hauzitan legokeena (ETAtik 
> hasi PPra bitartean, Elkarri tarteko), eta kostatu egiten zait 
> sinestea inor ERABAT egon daitekeenik ere.
>
>    Nahiz eta frogatu beharra izan sarri aipatu ohi dira herri-lanak 
> alderdien finantziazio-iturri gisa, baina Irizarrek hori baino askoz 
> ere gehiago esaten du. Aditzera ematen du premiarik gabeko herri-lanak 
> asmatzen direla, herriaren kaltetan, zenbait interesen finatziazioa 
> bideratzeko.
> Hori
> pertsona konkretuak (ez siglak soilik) izen-abizendunak gaizkiletzat 
> jotea da. Hori sinesteko, onartzeko eta errazkeriaz esateko gertu 
> bagaude, orduan dena da libre... Eta ezein talde edo alderdi, ezein 
> alkate, ezein lagun eta inor gero ez da salbatzen. Ez ni zuen aurrean, 
> ez zuek nere aurrean. Denok gara mixerable hutsak, bakoitza bere 
> neurri eta ahalbidean, jakina. Eta, orduan, elkarbizitzarako 
> joko-arauak hausten dira eta ez du hitzegiten jarraitzerik merezi.
>
>    Amatiño
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to