Nik ez juat esaten politikuak aberasten diranik, ez. Beste batzueri egitten detsela mesede. Mundua ez juek politikuak gobernatzen, multinazinal handixak baiño. Ikusi Irakeko gerria. Horregaittik esaten juat demokrazia ez dala existitzen. Pesimistia? Konforme, baiña begibistakua ikusten dodalako leire, boteilliari zurrut
> Ia argitzen doten zein dan nere jarreria. Nik ez jonat uste iñor aingeru > hutsa danik. Eta bajakiñat diru-mugimendu haundixak sekulako aukera ta > tentaziñua izan leikiazela ekintza pribatuan zein publikuan. Hori ez jonat > nik ukatzen, nahiz eta kasuan kasukua demostrau biharra izan*. > > Halandabe, gauza badon esatia aurrekontu haundixak mobitzen diranian > kontrolik eza be haundittu eitten dala batzuon edo bestion mesedetan, eta > beste bat gauza bat don esatia herri-lan haundixak eitten dirala ez bihar > diralako, bihar ez diran arren eta kaltegarrixak dirala jakin arren > diru-iturri izan leikiazelako baiño. Eta nik hau ziharo ukatzen jonat. > > Esate baterako. PSOEk eta EAJk atzo erabaki jonen Y grekoa eittea, 4.000 > milioi euroren aurrekontuaz. Gauza bat don sumatzia baten bat mokauren bat > etaratzen ahaleginduko dala, eta beste gauza badon esatia Y greko hori > eitten dala ez bihar dalako (eta hau be eztabaidagarrixa don), kontrol > bako > diru-iturri izan leikialako baiño. Arrazoia hau badon zeraittik kostau > jakon > Gobernu españolari (aldixan aldixan UCD, PSOE, PP eta barriro PSOE) 22 > urte > luze erabagitzia? > > Bestalde. Itoitz, Boroa, Lemoiz... Hirurak dittuk kaso diferentiak eta > hirurak segurutik eztabaidagarri eta, nahi izanezkero, baitta salagarri > be. > Baiña, hik uste don benetan ein dirala politikuak aberasteko? Nik Boroan > kasua ezautzen jonat hurretik eta irlandarren zein Eusko Jaurlaritzan > arrazoiak oso garbixak izan dittut hasiera beretik: energia ekoiztu, ez > gehixago eta ez gitxiago. > > Mundu guztia aingerua dala pentsatzia iñozokerixia dok, baiña mundu > guztia > (norbera izan ezik) gaiztua dala siñistia be bai. > > Amatiño > > *Neri tokau jatan HABE (hasierako euskaltegi publiko guztiak) eta ETB > martxan jartzia (Miramongo proiektua nik siñatu najonan) eta Industria > zinegotzi nintzala ein zonan Azitaingo Poligono Industriala. Iñok ez > jestan > sekula pekaturik eitteko aukerarik be eskiñi. Hau don, eskuak garbi > jittunat > ez ni garbixa naizelako, zikintzeko aukerarik iñok ez jestalako emon > baiño. > > -----Mensaje original----- > De: [EMAIL PROTECTED] > [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de [EMAIL PROTECTED] > Enviado el: martes, 13 de diciembre de 2005 15:32 > Para: Eibartarrak zerrenda > Asunto: Re: [eibar] Joko-arauak > > Zeozer, baiña, egon bihar da, haiñ enpeñauta egoteko. Baten batek ondo > beteko dittu poltsikuak. Ziur. Zementerak, auto egilliak, elektrizidadia > produzitzen dabenak, tranak egitten dittuenak, terreno jabiak...BAten > batek > bai! > Hor dakagu Itoitz, Boroa. Hor dakagu Lemoiz Dirua, beti jaun eta jabe > leire > > >> Serafin: >> >> <Bai! Artikulu bikaiña Mikel Irizarrena. Erabat ados berarekin. >> >> -- Ba, ni ezin naiz ERABAT ados egon, ez nintzateke ERABAT ados egongo >> beste ezein talde edo alderdi balitz ere hauzitan legokeena (ETAtik >> hasi PPra bitartean, Elkarri tarteko), eta kostatu egiten zait >> sinestea inor ERABAT egon daitekeenik ere. >> >> Nahiz eta frogatu beharra izan sarri aipatu ohi dira herri-lanak >> alderdien finantziazio-iturri gisa, baina Irizarrek hori baino askoz >> ere gehiago esaten du. Aditzera ematen du premiarik gabeko herri-lanak >> asmatzen direla, herriaren kaltetan, zenbait interesen finatziazioa >> bideratzeko. >> Hori >> pertsona konkretuak (ez siglak soilik) izen-abizendunak gaizkiletzat >> jotea da. Hori sinesteko, onartzeko eta errazkeriaz esateko gertu >> bagaude, orduan dena da libre... Eta ezein talde edo alderdi, ezein >> alkate, ezein lagun eta inor gero ez da salbatzen. Ez ni zuen aurrean, >> ez zuek nere aurrean. Denok gara mixerable hutsak, bakoitza bere >> neurri eta ahalbidean, jakina. Eta, orduan, elkarbizitzarako >> joko-arauak hausten dira eta ez du hitzegiten jarraitzerik merezi. >> >> Amatiño >> >> >> _______________________________________________ >> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] >> >> http://www.eibar.org/zerrenda >> >> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >> > > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
