|
Imanoltxuk:
>Jakinmin
teknikoa, agian jefe-prentsa batek erantzun leikena. Halakoetan, elkarrizketa
publikoetan, zer egin dau huts? elkarrizketatuak? tranparen bat jarri detse
komunikabidekoek? jefe-prentsak huts egin dau? txarto negoziatu zeben
elkarrizketaren kondizioak (elkarrizketatuak halako aipu bat botatzen dau, gutxi
gora behera: "tenemos que renegociar las condiciones de la
entrevista")?
-- Ez jakixat
zeraittik baiña bajirudik oingo honetan neri luzatutako galderak dirala....
galdera asko hain zuzen be. Ahaleginduko nok erantzuten.
1.
Hasteko, nik ez najetsakek sekula Antonio Camachori Australiako telebistan
alkarrizketarik eitterik aholkatuko. Camachok ez jekan Australian
irabaztekorik bape, parra edo galdu baiño. Alkarrizketiak ondo urten izan
baleuk, australiarrok ez lajeukiek goguan be hartuko (imajinau aldrebes,
Australiako Segurtasun Idazkarixa ETB1n), Berriak ez lajeukek jasoko eta guk ez gendukek sekula jakingo,
ezta oin aittatu biharrik be izango. Aittatzen jiharduagu bere kaltian urten
zalako. Horretara, lehen eta behingoz, prentsa-arduradunak ez juan alkarrizketa
hori onartu bihar.
2. Nik ez juat
uste iñok iñori tranparik jarri detsanik, apropos behintzat. Baiña
Australiako telebistak Australiako ikusentzuliendako berba ein bihar jok...
australiarrok ezer gitxi dakixen gaiaz.
3. Normalian
alkarrizketen gaixak ez jittuk hitzartzen. Nork alkarrizketatu, noiz, nun,
zenbat denpora... erak eta moldiak bai, baiña galderak
ez.
4. Edozein
alkarrizketa gitxieneko konfiantzian frutua dok. Alkarrizketatuan esku daok
jakiñeko komunikabidian edo kazetaritxan eskeintzia onartzia, baitta momentua
be. Kazetarixak be beste horrenbeste eitten jok (gaixa, aukeria eta momentua ez
dittuk sekula neutralak). Baiña, behin onartuezkero, ez daok baldintza
ideologiko edo komenigarrixetan jarduterik. Pentsau biharra daok biak
dirala profesionalak. Bai galdegillia eta baita erantzulia be. Batek jakin bihar
jok galdetzen eta bestiak erantzutzen. Nik ez juat ezautzen konfiantza hori
hautsi dauan kasurik. Alkarrizketian izenburua edo titularra izan lajeikek
gustukuena edo ez (gaiñera gehixenetan ez jok alkarrizketagilliak aukeratzen,
bere jefiak baiño), baiña erantzunak, hamarretik bedratzi terditan, zuzen edo
egoki xamar jaso izaten dittuk, GARAn nahiz LA RAZONen
izan.
5. Nere ustez,
Imanoltxuk biltzen dauan alkarrizketa horretan (behin eittia
onartuezkero) huts ein dabena alkarrizketatua dok. Patxadaz edozer erantzun izan
baleuk edo, esate baterako, mindu biharrian edo defentsiban hasi biharrian,
lasai-lasai erantzun orokorrak emon izan balajittuk, oin ez giñakiaz kasu
hau aittatzen egongo.
Amatiño
De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED]En nombre de Imanol Trebiño Enviado el: miércoles, 12 de abril de 2006 22:31 Para: Eibar eibartarrak Posta Zerrenda Asunto: [eibar] Espainiako Segurtasun Idazkariaren bideoa
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
