----- Original Message -----
Sent: Sunday, April 16, 2006 6:37
PM
Subject: RE: [eibar] Espainiako
Segurtasun Idazkariaren bideoa
Imanoltxuk:
>Jakinmin
teknikoa, agian jefe-prentsa batek erantzun leikena. Halakoetan, elkarrizketa
publikoetan, zer egin dau huts? elkarrizketatuak? tranparen bat jarri detse
komunikabidekoek? jefe-prentsak huts egin dau? txarto negoziatu zeben
elkarrizketaren kondizioak (elkarrizketatuak halako aipu bat botatzen dau,
gutxi gora behera: "tenemos que renegociar las condiciones de la
entrevista")?
-- Ez jakixat
zeraittik baiña bajirudik oingo honetan neri luzatutako galderak dirala....
galdera asko hain zuzen be. Ahaleginduko nok erantzuten.
1. Hasteko, nik ez najetsakek sekula Antonio
Camachori Australiako telebistan alkarrizketarik eitterik aholkatuko. Camachok
ez jekan Australian irabaztekorik bape, parra edo galdu
baiño. Alkarrizketiak ondo urten izan baleuk, australiarrok ez
lajeukiek goguan be hartuko (imajinau aldrebes, Australiako Segurtasun
Idazkarixa ETB1n), Berriak ez
lajeukek jasoko eta guk ez gendukek sekula jakingo, ezta oin aittatu biharrik
be izango. Aittatzen jiharduagu bere kaltian urten zalako. Horretara, lehen
eta behingoz, prentsa-arduradunak ez juan alkarrizketa hori onartu
bihar.
2. Nik ez
juat uste iñok iñori tranparik jarri detsanik, apropos behintzat. Baiña
Australiako telebistak Australiako ikusentzuliendako berba ein bihar jok...
australiarrok ezer gitxi dakixen gaiaz.
3. Normalian
alkarrizketen gaixak ez jittuk hitzartzen. Nork alkarrizketatu, noiz, nun,
zenbat denpora... erak eta moldiak bai, baiña galderak
ez.
4. Edozein
alkarrizketa gitxieneko konfiantzian frutua dok. Alkarrizketatuan esku daok
jakiñeko komunikabidian edo kazetaritxan eskeintzia onartzia, baitta momentua
be. Kazetarixak be beste horrenbeste eitten jok (gaixa, aukeria eta momentua
ez dittuk sekula neutralak). Baiña, behin onartuezkero, ez daok baldintza
ideologiko edo komenigarrixetan jarduterik. Pentsau biharra daok biak
dirala profesionalak. Bai galdegillia eta baita erantzulia be. Batek jakin
bihar jok galdetzen eta bestiak erantzutzen. Nik ez juat ezautzen konfiantza
hori hautsi dauan kasurik. Alkarrizketian izenburua edo titularra izan
lajeikek gustukuena edo ez (gaiñera gehixenetan ez jok alkarrizketagilliak
aukeratzen, bere jefiak baiño), baiña erantzunak, hamarretik bedratzi
terditan, zuzen edo egoki xamar jaso izaten dittuk, GARAn nahiz LA
RAZONen izan.
5. Nere
ustez, Imanoltxuk biltzen dauan alkarrizketa horretan (behin eittia
onartuezkero) huts ein dabena alkarrizketatua dok. Patxadaz edozer erantzun
izan baleuk edo, esate baterako, mindu biharrian edo defentsiban hasi
biharrian, lasai-lasai erantzun orokorrak emon izan balajittuk, oin ez
giñakiaz kasu hau aittatzen egongo.
Amatiño
De:
[EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED]En nombre de Imanol
Trebiño
Enviado el: miércoles, 12 de abril de 2006
22:31
Para: Eibar eibartarrak Posta Zerrenda
Asunto:
[eibar] Espainiako Segurtasun Idazkariaren bideoa
Ez dakit Berria-ko web
orrian (http://www.berria.info/azala.php)
gaur eguastena 12 behintzat eskuman goi aldian agertzen dan "Torturaz
galdetzea ezeroso denean" izeneko bideoa (agian zuzen helbide honetan: http://www.berria.info/multimedia/multimedia.php).
Konexio on samarra eduki behar ikusteko. Bertan Espainiako Segurtasun Idazkari Antonio
Camachori elkarrizketa egiten detse
Australiako telebista batean eta demaseko erreakzioa
daka!.
Horren aurrean, nire
ausnarketak eta galderak:
1. Elkarrizketa osorik ikusi behar hobeto
juzgatzeko
2. Ikusten danetik:
- Zelako erantzuteko
kapazidade gutxi morroi horrena!
- Eta zelako harrokeria!
Gustatzen ez jakozan galderak egitten detsenian elkarrizketarik ez dagoela
esan eta kitto :-( )
- Hain harroa izanda seguru
ez dakiela inutil hutsa dala, baina izan zeikean be justu egun txarra
zaukala, izan leike.
- Bistan da ez dakala batere
ohiturarik galdera gatx samarrak jasotzen. Espainian inork ez detsa horretaz
galdetzen.
3. Jakinmin teknikoa, agian jefe-prentsa batek
erantzun leikena. Halakoetan, elkarrizketa publikoetan, zer egin dau huts?
elkarrizketatuak? tranparen bat jarri detse komunikabidekoek? jefe-prentsak
huts egin dau? txarto negoziatu zeben elkarrizketaren kondizioak
(elkarrizketatuak halako aipu bat botatzen dau, gutxi gora behera: "tenemos
que renegociar las condiciones de la entrevista")?
Imanoltxu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak
bidaltzeko:
[email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza
eteteko: [EMAIL PROTECTED]