Irakurtzen hasi naizenean ez neban uste hain ados egongo nintzenik. Baña bai, ados nago esan dozunarekin. Ta nere erantzuna emango dizut.


Nere aitxitxa Sabinek Maltzagako txabola baten sortu zeban 48an bere lagun Joserekin AGME, ta hasieran SEATendako piezak egiten ibilli ziran. Dependentzia hori gainditu zan bere momentuan, enpresaren produkzioa merkatuaren beharretara egokituz, eta hori da W. eta Mercedes-ekiko dependiente diran enpresek egin bihar dutena bizirautea edo hazkuntza baldin badute helburu, bestela desagerpenera kondenaturik egongo dira. Dirulaguntzek itxiera luzatu baino ez dute egiten egokipen prozesu bat martxan jarri ezean.

Hala be enpresa txikien ikuspegia gero eta gehiago ari da hurbiltzen multinazionalenera, izan ere ekonomia dagoen egoeran egonda, enpresa batek ezin du edozein arrisku hartu, baina hartzeko exijitzen zaie. Hemengo enpresek bi presio jasan behar dituzte: langileena eta multinazionalena, eta aukera errezena urrezko arrautzen oiloa saltzea da, akabo problemak: arazoak badaude, langileentzat, eta hauek enpresari arazoak ematekotan, AGUR.

Zaila egoera, baina gure lana beste batzuk merkeago egin badezakete, eta gu ez bagaude prest gutxiago irabazteko, lan hobea egin behar dugu.

Josu.




http://www.agme.net/web/vista/index.php?modulo=historia
()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()
  [EMAIL PROTECTED]
     www.blogak.com/josu


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to