Kuriosoa izan omen da gaur goizeko eztabaida Euskadi Irratian. Lastima ez dugula entzun.
Patxi Gaztelumendik aipatzen du bere blogean. http://gaztelumendi.blogthing.com/2006/05/17/aht/ Lehengoan gure kontseilari eibartarrak esan zuen AHT bai edo ez eztabaidatzeko garaia pasatu zela. Ez dakit non eztabaidatuko zuten hori lehen, nik ez dut ezertaz iritzirik eman, telebistan, irratian edo prentsan ez dut ganorazko eztabaidarik ikusi edo entzun. Lehen ere esan izan dugu hemen gutxienez komunikazio arazo bat dagoela. Benetan hain proiektu hain marabillosoa bada eta kontra gaudenak itsututa bagaude, dudarik ez izan proiektuaren sustatzaileek ez dutela komunikatzen jakin. Bide berdina daramate Mutrikuko portuak, Pasaiako superportuak eta abar luze batek. Hiritarrak tontoak gara eta hobe ez galdetzea. Gari _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
