Oierrek:

<Aurreko moduan, baloia kanpora bota dok barriro.
-- Iñon arbitro ona egiña hago. Ez haiz gero ziklotimikua izango eztok? 
Eztabaida hau hasi zuan hik neri leporatu hestalako baloia kanpora bota izana. 
Bapo. Gogo haundi barik sartu eztabaidan eta dialektia arpegiratu hestan. Hiria 
be ez ete zuan dialektikia izango erantzun neuan eta hik, barriz, "subianak" 
eitten dotela bota. Danok be ez ete garan sube xamarrak nik galdetu eta... 
barriro be baloiak kanpora botatzeari ekin detsatela gogoratu... Joño, ez haiz 
gero kontenta erreza. Baiña beti iñonak definitzen eta kalifikatzen jardun 
biharrian, zeraittik ez dittuk behingoz hire arrazoiak zihazten?

Baiña hik, hiriak emon biharrian, galdezka jarraitzen dok, eta nik erantzun:

Oier:  ¿Jaurlaritziak ez ete jaukak "kunplidu biharra" 
Europakin, iñoiz hartutako konpromiso batengaittik? 
Amatiño: Ez. Beste behin ez. Barriro esango deuat. Sare europarra Europako 
Garraio ministruok erabagitzen juek. Eta Jaurlaritziak ez jakak Garraio 
Ministrorik Europan, oingoz behintzat.

Oier: Erdi-erantzun egin heban lehengunian, esan hebanian Jaurlaritziak 
aktiboki bultzatu dabela 
AHT proiektua, Espainiako gobernuan iritzixan kontra ibiltzerañok. Ez 
derrigortuta. OK, argi jagok. 
Amatiño: Hain zuzen be, Eusko Jaurlaritzak espaiñiar gobernuak baiño interes 
gehixao izan jok obria behingoz eitteko, Europako atzenengo zatixa izan ez dein.

Oier: Baiña ñabardura bat falta dok erantzunian: 
kontrako iritzixei JARAMON egingo baletze, hau da, kontsulta baten 
herrixak kontrako iritzixa erakutsiko baleu... 
Amatiño: Ia Oier. Hik benetan uste dok Berlinetik Sevillara doian trena eitteko 
100 kilometrotik behin herri-kontsulta eitten dala? Hik uste dok nunbaitten ein 
dala? Hik uste dok lekuan lekuko kontsulta teorikoen puzzleaz trenbide-saria 
ein leikiala? Barkatidak... hik badakik zer dan trenbide bat? Hau da, bata 
bestian ondotik eten barik doian burdiñezko karril pare hori?

Oierrek: Jaurlaritziak planak aldatzeko eskumena izango lajeukek? 
Amatiño: Baiña... ia... Oier. Ez juagu ba esan ez dala Jaurlaritzian plana 
Europana baiño. Eskumena aldatzeko diñok... zer aldatzeko? Puntu bat Mirandan 
badaok eta bestia Hendaian, hire arazua zein dok? Goierritik pasau biharrian 
itsasaldetik pasau biharko leukiala edo...

Oierrek: ¿ez ete jaukaz eskuak lotuta, berbia 
emonda daukalako?
Amatiño: Ze berba? Zeiñi? Proiektua europarra dala, espaiñiar gobernuari 
dagokixona, guk ez dogula txakur txikirik jartzen. Guk geure burua eskeiñi 
dogula eitteko, lehenago amaitzeko baiño ez¡


Eta amaitzeko, oin nik galdetu nahi juat. Nik aindu najuan demokrazia 
errepresentatibua dala eta ez dala artikulu bat idaztia eta hona botatzia. Eta 
esandakua beteko juat. Baiña, aurretik, eskari bat. Oier, hik gauzak horren 
garbi dittuanezkero, zeraittik ez deskuk hik zertxobait prestatzen sistema 
demokratikuan gaiñian, zertan hobetu leikian, zer esperientzia hoberik dauan 
hor zihar, ze alternatiba proposatu leikian, herri-kontsulta sistemak, noiz, 
noiz ez, etab. etab.

Pozik irakurriko juagu eta oingotxe urbitsetan gaozak gero hiriak estu hartzeko.

Amatiño


-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de oier
Enviado el: sábado, 03 de junio de 2006 11:16
Para: [email protected]
Asunto: [eibar] subian harixa


Aurreko moduan, baloia kanpora bota dok barriro. Kasu honetan nik zuen 
borondate ona dudan jarri doten honetan, ofendiduana eginda desbideratu 
haiz harittik. Zilegixa da, baiña horretarako beste diskusiño-linea bat 
zabaldu juat, entretenidua gaiñera. Honetan baiña, AHT gaixa argitzen 
jarraittu nahi juat.

Barriro nator bidera: heure parrafua, joko despistatzaille bat 
begittandu jatana, hauxe dok:

"--Sentitzen juat baiña ez deuat ulertzen. �Figuratibua� ez dok fikziñua,
errealidade hutsa baiño. Orduan, �firugatibo� berbia erabili gura badok
�adibide� moduan edo aurrez esandakua justifikatzeko edo esplikatzeko ba...
lehengo lepotik burua. Hik azken batian jarraitzen dok pentsatzen AHT dala
han Europan (gure harresietatik kanpo) hartutako erabagixa, erabagi txarra
jakiña, eta kontra ein biharrian, Jaurlaritzia ez dala gauza izan presiño
horri eusteko. Oker nahiz zuzen, hik diñuan moduan hori ez dok bape
abstraktua, figuratibua baiño, errealidadia beraz. Eta ni ez natok hire
errealidade horreaz bat."

Barriro esango juat argumento originala, kei-kúrtiña dialektiko honekin 
zihero lausotu da-eta. ¿Jaurlaritziak ez ete jaukak "kunplidu biharra" 
Europakin, iñoiz hartutako konpromiso batengaittik? Erdi-erantzun egin 
heban lehengunian, esan hebanian Jaurlaritziak aktiboki bultzatu dabela 
AHT proiektua, Espainiako gobernuan iritzixan kontra ibiltzerañok. Ez 
derrigortuta. OK, argi jagok. Baiña ñabardura bat falta dok erantzunian: 
kontrako iritzixei JARAMON egingo baletze, hau da, kontsulta baten 
herrixak kontrako iritzixa erakutsiko baleu... ¿Jaurlaritziak planak 
aldatzeko eskumena izango lajeukek? ¿ez ete jaukaz eskuak lotuta, berbia 
emonda daukalako?

Hau esan gura neban Jaurlaritziak "Europako kuadrilliari AHT egingo 
dabela agindu" detzela esan nebanian. Jarraittu daigun argitzen, faborez.

O.



Subject: Re: [eibar] gizalege gitxiko mutilla
To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain; charset=utf-8

Oierrek:

<Sube baten modura bigurtzen hasi haiz Amatiño, eta dialektikan hi nagusi.
-- Nik uste juat hamen danok garela sugiak edo dana dalakuak, Oier. 
Neria dialektikia dok. Bapo, bai. Demogun baietz. Baiña hiria zer dok 
orduan? Ipinixok hik izena nik behingoz jakin deiran.

<Nik esaten juat AHT proiektua Europako estatuen -edo hónen 
infraestruktura enkargauen- artian, alkarrekin planifikatutako gauzia 
dala. ¿Ez dok holan?
-- Bai. Eta?

<¿Esan gura dok, estatu guztiak garatu dabela independienteki AHT bat 
sortzian ideia, bakoitzak bere aldetik, kasualidadez... eta gerora 
etorri dala lurralde bateko eta besteko sariak enpalmatzia?
-- Ez. Eta?

<Nik etxuat esaten Jaurlaritziak "presionauta" hartu dabenik AHT 
bultzatzeko erabagixa. Heuk esandakuan arabera, ederto ikusten dok gogo 
onez hartutako erabagixa dala, borondatez, dana dalako arrazoiengaittik 
(heure iritziz, Aberrixan on-biharrez; nere iritziz, interes 
pertsonal-partidistengaittik).
--Aldia dok, Oier, nik hire iritxixa eztabaidatzen dotela, ez hire 
borondatia. Ni ez natok bat hire iritxixaz baina ez juat esaten hi 
gaiztua haizenik, edo beste alderdixen jarreria maltzurra danik. Hik, 
ostera, nere iritxixa ezezik, nere borondatia jartzen dok zalantzan eta 
baita AHTn egitasmua defenditzen daben alderdixen maltzurkerixia salatu 
be. Hi ona haiz, eta bestiok gaiztuak gaittuk. Eta hori, dialektika 
hutsa izatiaz gaiñera, dialektika zikiña dok, onarteziña, setakerixia. 
Hik, hire burua ontzat ematiaz gaiñera, bestiak txartzat jotzen dittuk, 
eta hori, progresian izenian, mesianismo atzerakoi zaharkitua dok, 
Ilustraziñuan aurrekua.

<Nik esaten dotena da, kontestaziño sozialari JARAMON egin bihar jakola. 
Demokrazia representatibuori motz geratzen da kaso batzutan. Seguro nago 
Bergara edo Elorrixoko PNV botoemaille asko ez dabela nahi AHTrik.
-- Demokrazia errepresentatibuan eztabaidia proposatzen ni izan nok 
aurrena hamen. Ez jetsat bape bildurrik. Eta gaiñera aindu juat artikulu 
bat horren gaiñian idaztia. Nerekaxa denboria hartu eta landuko juat, 
borondaterik onenaz. Motz ala luze geratzen dan, ikusiko juagu. Hik iñok 
egindakua kritikatzeko aukeria eukiko dok.
Seguru gero Bergaran eta Elorrixon PNVn botoemailliak daozela AHTn 
kontra. Eta zeiñek esan deuk hiri Aralar edo EBko guztiak kontra 
daozenik? Halanda be, oso seguru egon bihar jok gero Bergaran eta 
Elorrixon agintian daguan alderdi batek bere botoemaillien kontra 
joateko. Zeraittik hori dok txarra? Bere burua serixotzat dakan alderdi 
batek ezin jittuk beti erabagi popularrak hartu. Beti erabagi popularrak 
hartuko balajittuk, batetik txarto eingo lajeukek eta, bestetik, ez 
lajeukek asmatuko. Esate baterako, PNVntzat errezena Boroa ez egittia 
zuan. Baiña egin juan egin biharrekua Herri honen etorkizunaz arduratu 
bihar zebalako, bere obligaziñua zalako, ez Zornotzan popularra izan 
nahi zebalako. Eta ez dok damutzen.


 >>Ez da bidezkua, lau urtian behin botua emoten jatzuenian "carta 
blanca" hartzia nahi dozuena egitteko. Hori jentia engaiñatzia dok, 
Amatiño.
 >
 >
-- Barriro be hire mesianismua eta "buenismua", Oier. Hi haiz bidezkua, 
bestiok ez. Hi borondate onez diharduk, bestiok jendia engañatzen. 
Jendia ezjakiña dok hireaz bat ez datorrelako. Baiña ze mundutan bizi haiz?

Arazua dok, Oier, larrixena, hik hire barruan uste duala hi, ni eta ni 
modukuak baino hobia eta garbiagua haizela. Hik, hire kokotepian, ez dok 
nere iritxixa eztabaidatzen, nere zintzotasuna baiño, nere onerakua 
ukatzen destak. Eta hori, Oier, ez dok gizalegia.

Eta, zoritxarrez, ez juat uste hau salatzen doten aurrenengo aldixa danik.

Amatiño



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to