Oier:

<Hain arrarua egitten jak, Amatiño, aginte organuen inguruan
mobitzen zarienoi buruz "duda metodikua" izatia nik?"

-- Ez gizona. Aldrebes. Ia azaltzeko gauza naizen. Nik ez deuat ukatzen
ezein alderdin kontrako kritikarik. Hire eskubidia ezezik, hire obligaziñua
be badok. Alderdixen gaiñian berba, eztabaidatu, kritikatu, salatu gura
badok, aurrera, nahi duanian. Gero zerrenda honetako bakoitzak jakingo jok
zer esan eta zer ez esan. Eta egixa biribillak esaten  badittuk eta
lotsa-lotsa ixildu bihar bajuat, ba ixildu eingo nok.

Nik eztabaidatzen deuatena dok danerako esplikaziño moduan alderdikerixia
aittatzia, eta bestelako argumentuen faltan, interes partikularrak,
azpijokua, engañua eta horrelakuak behin eta barriro aittatia. Nik uste juat
gauzak bereiztu bihar dirala, bestela eztabaidia eziñezkua bihurtzen dok,
eta takian potian demagogixia nausitzen dok.

Begira. Adibide modura. Nik ez juat onartzen ETAn iraultza-zergarik.
Bajakixat zenbait kasutan zerga hori eskatu izan dauala ETAn inguruko
munduak eta ETAn izenian baiña eskatzaillion interes partikularrentzako, eta
urriñegi juan barik, baitta Eibarren be. Kasu bixak dittuk arbuiagarrixak,
baiña diferentiak dittuk. Lelengua dok indarkerixia, terrorismua, burruka
armatua edo zerga iraultzaillia. Eta bigarrena mafia hutsa dok. "Basta
ya"ntzat bixak izango dittuk bardiñak, baiña neretzat ez, nahiz eta bat bera
be onartu ez. Eta nere obligaziñua dok bixak bereiztia.

Hik ez dakak gogoko AHT. Bapo. Baiña AHTen kontrako funtsezko arazua ezin
leikek EAJ izan, eta zer esanik ez EAJn auskalo zein interes partikularrak.
AHT helduko dok noizbait Hendaiara eta Gasteizera EAJk nahi edo ez. Helduko
dok Altsasura UPNn eskutik eta Araba zein Bizkaiko zatixak PSOEk eingo
jittuk. Eta, gaiñera, Gipuzkoako partia ein biharra oin dala oso denpora
gitxi enkargatu jakok Eusko Jaurlaritziari, Garaikotxean lehen gobernuak oin
dala 25 urte planteatu zebanetik proiektua beti uste izan juagu-ta espaiñiar
ministeritzak eingo zebala.

Nere ustez, Gipuzkoako AHTn kontrako jokabidian atzekaldian, gehixao dittuk
arrazoi politikuak teknikuak baiño. Eta honeaz ez juat esan gura teknikorik
ez daguanik edo planteatu bihar ez danik. Aldrebes baiño.

Eta, borondateari buruz, zera argittu nahi juat. Nik pentsau neikek hik oker
habillela edo heure iritxixa ez dala zuzenena, baiña hasten banok pentsatzen
borondate txarrez eta engañuka diharduala, orduan ez jok merezi
jarraitzerik. Nik, Amatiñok, hire borondate onian siñisten juat bestela ez
jakat zentzunik berbetan jarraitziak. Hik pentsatzen badok AHTn arazorik
larrixena Nurian borondate txarra dala ba... oso ondo. Baiña orduan denboria
galtzen jiharduat. Eta konklusiño honetara heltzeko nik ez juat
"libro-de-estilorik" bihar. Neretzat giza-legia dok.

Amatiño



-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de oier
Enviado el: sábado, 03 de junio de 2006 11:51
Para: [email protected]
Asunto: [eibar] Er: gizalege gitxiko mutilla


Amatiñok:
Barriro be hire mesianismua eta "buenismua", Oier. Hi haiz bidezkua,
bestiok ez. Hi borondate onez diharduk, bestiok jendia engañatzen.
Jendia ezjakiña dok hireaz bat ez datorrelako.

Oierrek:
Behin baiño gehixagotan esan izan deztak hori, bai, Amatiño. Hire
partiduan zintzotasuna kuestionatzen doten bakoitzian automatikoki
erabiltzen duan argumentua izaten dok. Zer daukazue, ¿libro de estiluan?
Heuk be diskutitzen duanian arrazoia heuk izaten duala pentsatzen dok
¿ez da hala?; bestiak egitten badogu ostera, "mesiak" gara. Zera...

Nik hire partidua eta berak kudeatzen dittuan erakundien borondate ona
dudan jartzia injustua ei dok, heu nere iritzixa kuestionatzen dualako
bakarrik, eta ez haiz sartzen nere borondatiakin. Horren regla de
tresakin, ni Jaurlaritzako borondate ona "presuponidu" egin biharko
najeukek. Zein dok kontua ¿frogarik ez daukatela, iruzurrak egitten
dirala erakunde publikuetan, norbere poltsiko pribatua loditzeko? Ez,
etxaukat ez frogarik: hortan dago jokua, agintian dagonan bentajia.
Exekutibuak errezago zurittu leike bere burua zartagiña kertenetik
helduta izanda, kalekuei frogak zelan-halan ezkutatuta.

¿Honekin zer esan gura juat? ¿Aginte organuetatik hurrian ibiltzen
zarien guztiak mangante batzu zariela? Ba ez, Amatiño. Heuk hala
hartzeok beti, baiña nik baakixat jente zintzo asko egongo dala. Baiña
iruzurgilliak egon ba dagozak, ezin dok ezetzik esan: lantzian behin
deskubritzen dok bateronbat. Eta hori hala izanda, pentsatu lajeikek
lantzian behin sarian jausten duan "arrain" hori arrainsaldo haundixago
baten zatitxua dala, eta gu korrupziño kasuan % txiki batekin enteratzen
garala bakarrik. Hori bai, izperringietan jakiñ arte etxuau izaten bape
frogarik ¿ Amatiño, aginte organuen inguruan
mobitzen zarienoi buruz "duda metodikua" izatia nik?

Injustua izango dok politiko edo funtzionario zintzuendako, baiña kulpia
ez dok herritar deskonfiauena, agintari guztiei txipriztindu egitten
detzen korruptuena baiño. Gogoratu: "...zintzuena lapurra lez zaindu...".

Neri enok balixo "ni hay pruebas ni las habrá" argumentuak. Horrekin
etxatazak korrupziñuai buruzko dudak kalmatzen.

O.




Subject: Re: [eibar] gizalege gitxiko mutilla
To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain; charset=utf-8

Oierrek:

<Sube baten modura bigurtzen hasi haiz Amatiño, eta dialektikan hi nagusi.
-- Nik uste juat hamen danok garela sugiak edo dana dalakuak, Oier.
Neria dialektikia dok. Bapo, bai. Demogun baietz. Baiña hiria zer dok
orduan? Ipinixok hik izena nik behingoz jakin deiran.

<Nik esaten juat AHT proiektua Europako estatuen -edo hónen
infraestruktura enkargauen- artian, alkarrekin planifikatutako gauzia
dala. ¿Ez dok holan?
-- Bai. Eta?

<¿Esan gura dok, estatu guztiak garatu dabela independienteki AHT bat
sortzian ideia, bakoitzak bere aldetik, kasualidadez... eta gerora
etorri dala lurralde bateko eta besteko sariak enpalmatzia?
-- Ez. Eta?

<Nik etxuat esaten Jaurlaritziak "presionauta" hartu dabenik AHT
bultzatzeko erabagixa. Heuk esandakuan arabera, ederto ikusten dok gogo
onez hartutako erabagixa dala, borondatez, dana dalako arrazoiengaittik
(heure iritziz, Aberrixan on-biharrez; nere iritziz, interes
pertsonal-partidistengaittik).
--Aldia dok, Oier, nik hire iritxixa eztabaidatzen dotela, ez hire
borondatia. Ni ez natok bat hire iritxixaz baina ez juat esaten hi
gaiztua haizenik, edo beste alderdixen jarreria maltzurra danik. Hik,
ostera, nere iritxixa ezezik, nere borondatia jartzen dok zalantzan eta
baita AHTn egitasmua defenditzen daben alderdixen maltzurkerixia salatu
be. Hi ona haiz, eta bestiok gaiztuak gaittuk. Eta hori, dialektika
hutsa izatiaz gaiñera, dialektika zikiña dok, onarteziña,  setakerixia.
Hik, hire burua ontzat ematiaz gaiñera, bestiak txartzat jotzen dittuk,
eta hori, progresian izenian, mesianismo atzerakoi zaharkitua dok,
Ilustraziñuan aurrekua.

<Nik esaten dotena da, kontestaziño sozialari JARAMON egin bihar jakola.
Demokrazia representatibuori motz geratzen da kaso batzutan. Seguro nago
Bergara edo Elorrixoko PNV botoemaille asko ez dabela nahi AHTrik.
-- Demokrazia errepresentatibuan eztabaidia proposatzen ni izan nok
aurrena hamen. Ez jetsat bape bildurrik. Eta gaiñera aindu juat artikulu
bat horren gaiñian idaztia. Nerekaxa denboria hartu eta landuko juat,
borondaterik onenaz. Motz ala luze geratzen dan, ikusiko juagu. Hik iñok
egindakua kritikatzeko aukeria eukiko dok.
   Seguru gero Bergaran eta Elorrixon PNVn botoemailliak daozela AHTn
kontra. Eta zeiñek esan deuk hiri Aralar edo EBko guztiak kontra
daozenik? Halanda be, oso seguru egon bihar jok gero Bergaran eta
Elorrixon agintian daguan alderdi batek bere botoemaillien kontra
joateko. Zeraittik hori dok txarra? Bere burua serixotzat dakan alderdi
batek ezin jittuk beti erabagi popularrak hartu. Beti erabagi popularrak
hartuko balajittuk, batetik txarto eingo lajeukek eta, bestetik, ez
lajeukek asmatuko. Esate baterako, PNVntzat errezena Boroa ez egittia
zuan. Baiña egin juan egin biharrekua Herri honen etorkizunaz arduratu
bihar zebalako, bere obligaziñua zalako, ez Zornotzan popularra izan
nahi zebalako. Eta ez dok damutzen.


>>Ez da bidezkua, lau urtian behin botua emoten jatzuenian "carta blanca"
hartzia nahi dozuena egitteko. Hori jentia engaiñatzia dok, Amatiño.
>
>
-- Barriro be hire mesianismua eta "buenismua", Oier. Hi haiz bidezkua,
bestiok ez. Hi borondate onez diharduk, bestiok jendia engañatzen.
Jendia ezjakiña dok hireaz bat ez datorrelako. Baiña ze mundutan bizi haiz?

Arazua dok, Oier, larrixena, hik hire barruan uste duala hi, ni eta ni
modukuak baino hobia eta garbiagua haizela. Hik, hire kokotepian, ez dok
nere iritxixa eztabaidatzen, nere zintzotasuna baiño, nere onerakua
ukatzen destak. Eta hori, Oier, ez dok gizalegia.

Eta, zoritxarrez, ez juat uste hau salatzen doten aurrenengo aldixa danik.

Amatiño



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to