Gaur Gerry Adams etorri zaigu, gaueko ordu batak dira eta bihar bi egunerako
Madrilera joan behar dut. Hala ere, ahalik eta laburren, euskara batuan eta
zuka, neretzat askoz ere azkarragoa da-eta:

Oierrek:
Barkatu, baiña 19 urtian funtzionarixo eta politiko prestuekin bakarrik
topatu haizela esaten badok, irribarre maltzurra baiño ezin juat egin.
Halako giruetan nere esperientzixia heuria baiño zatixa txikixagua izan
arren, izan juat aukeria "MARCA irakorliak", alper kronikuak,
prebarikadoriak eta inkonpetente benetakuak ezagutzeko, euren jarrilekuetan
lapak legez pegatuta. Asko kostatzen jatak siñistia heuk ez duala halakorik
ezagutu, eta gehixago uste juat babes korporatibo bat emoten zabizela.

-- Ez Oier. Batetik nik ez dut halakorik esan. Zuk diozu. Zuk esan eta zuk
erantzun. Nik ez daukat inor defenditu beharrik eta are gutxiago
funtzionariak, besteak beste nere defentsaren zain ez daudelako. Hor konpon
marianton.

   Ganorabakoak, alperrak eta hutsaren hurrengoak lanbide guztietan daude.
Eta onartzen dizut diru publikotik kobratzen dutenei gehiago eskatu
dakiekeela. Bat nator. Baina nik ez ditut ordea onartzen jeneralizazio
horiek. Inoiz ezer zehaztu gabeko kaka bota behar hori. Batetik ez delako
egia. Eta bestetik ez delako justua. Zuk esaten dituzunak esaten dituztenei
entzun ondoren
zera pentsatu izaten dut sarri: "Cree el ladrón que todos son de su
condición". Alegia, "honek ez du gero bere baitan pentsatuko bera balego
guzti hori egingo lukeela ezta? Ez du gero pentsatuko berak aukerarik balu
familia guztia administrazioan kolokatu eta patrika beteko lukeenik ezta?".
Ba begira, nik frogatua daukat, zuk ordea ez: 19 urte administrazioan,
agintean, baina soldata garbiaz eta familia guztia enpresa pribatuan.

    Beraz, Oier, prebarikazioa gaizki dago, baina inoiz ezer zehatzik salatu
gabe beti kalumnia, difamazio eta gezur beltzetan aritzea ez da joko garbia.
Are gehiago, zerbait jakinda, isilduez gero, zu zeun zara konplizea.

    Zuk daukazu hor kaka barruan. Zer gerta ere, zer gura gai dela, zer nahi
gisako eztabaida dela, zuk beti Administrazioaren prebarikazioan eta
korrupzioan amaitzen duzu. Horrez gainera gehiago dakizu esaten?

    Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to