Amatiñok: Gaur Gerry Adams etorri zaigu, gaueko ordu batak dira eta bihar bi egunerako Madrilera joan behar dut.
Oierrek: Stress baten bizi haiz gero! Zaindu Amatiño, danera heltziarren norbere osasuna izorratzen juek askok, eta luzaruan diskutidu nahi juagu hirekin. Kazetarixen bizimodua eskasa dok gero... Oierrek lehen: Barkatu, baiña 19 urtian funtzionarixo eta politiko prestuekin bakarrik topatu haizela esaten badok, (...) Amatiñok: Ez Oier. Batetik nik ez dut halakorik esan. Oierrek: Ba nik horixe interpretatzen juat. Hona heure berbak, barriro: "Bihar bada hi eta nere arteko diferentzixarik haundixe holako kontuetan zera dok: Hik dudatan jartzen dok erakundiok erabagi onak hartzeko borondaterik ete daken. Eta nik, ostera, dudatan jartzen juat erabagi txarrik hartzeko aukera askorik ete daken. Bihar bada hik eukiko dok arrazoia, baiña nik azken 43 urtetotako 19tan administraziñuan (8 ETBn, 7 Eusko Jaurlaritzan eta 4 Udalian) egon izan nok biharrian eta horixe dok ikasi dotena. Eta despistaua banok, baiña tontoegixa." Berba anbiguuak izango dira? Zehaztia komeni, orduan. ¿Zer esan gura heban honekin ba? Amatiñok: Alegia, "honek ez du gero bere baitan pentsatuko bera balego guzti hori egingo lukeela ezta? Oierrek: Ígual. Baiña poderian jarri arte eztok ikusiko. Oin heu hago hor, eta heu haiz sospetxoso. Neu jartzen naizenian, neu bijilatu biako nozue zorrotz, baiña oin zuen txandia dok. Amatiñok: Beraz, Oier, prebarikazioa gaizki dago, baina inoiz ezer zehatzik salatu gabe beti kalumnia, difamazio eta gezur beltzetan aritzea ez da joko garbia. Oierrek: Eta hortaz gain, estafatuei geratzen jakun errekurtso bakarra. Amatiñok: Are gehiago, zerbait jakinda, isilduez gero, zu zeun zara konplizea. Oierrek: Bueno, Jaurlaritzako sail pare batek egin juen prebarikaziño larrixa nere kontra baten, kalte haundixekin. Argi eta garbixa, sailburu bat eta hainbeste mando intermedio kakaztuta. Eta hor juan nintzan ni nere probekin sano-sano, bide egokixetatik salatzera. Abokatuak prozesua abandonatzia errekomendatu zesten, "ez neukalako ezelako aukerarik eta dirua gastatu baiño ez nebalako lortuko". ¿Konplizia nauk orduan? OK, konplizia. Amatiñok: Zuk daukazu hor kaka barruan. Zer gerta ere, zer gura gai dela, zer nahi gisako eztabaida dela, zuk beti Administrazioaren prebarikazioan eta korrupzioan amaitzen duzu. Horrez gainera gehiago dakizu esaten? Horixe: "Decís que siempre repito los mismos argumentos: será que reincidís en los mismos errores". Etxaukat motibo bakar bat bez EAEn korrupziñua "antxiñako gauzia dala" siñisteko, eta gaur egunian desagertuta dagoala. Etsaia zuek (agintarixok) daukazue barruan, zuek jasan biharko dozue jentian deskonfiantzia. O. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
