Amatiñok: Bihar bada hi eta nere arteko diferentzixarik haundixe holako kontuetan zera dok: Hik dudatan jartzen dok erakundiok erabagi onak hartzeko borondaterik ete daken. Eta nik, ostera, dudatan jartzen juat erabagi txarrik hartzeko aukera askorik ete daken. Bihar bada hik eukiko dok arrazoia, baiña nik azken 43 urtetotako 19tan administraziñuan (8 ETBn, 7 Eusko Jaurlaritzan eta 4 Udalian) egon izan nok biharrian eta horixe dok ikasi dotena. Eta despistaua banok, baiña tontoegixa.
Oierrek: Barkatu, baiña 19 urtian funtzionarixo eta politiko prestuekin bakarrik topatu haizela esaten badok, irribarre maltzurra baiño ezin juat egin. Halako giruetan nere esperientzixia heuria baiño zatixa txikixagua izan arren, izan juat aukeria "MARCA irakorliak", alper kronikuak, prebarikadoriak eta inkonpetente benetakuak ezagutzeko, euren jarrilekuetan lapak legez pegatuta. Asko kostatzen jatak siñistia heuk ez duala halakorik ezagutu, eta gehixago uste juat babes korporatibo bat emoten zabizela. O. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
