Asierrek:
 bulegora heldu eta mezu pilua posta 
elektronikuan...AHT jartzen daben bat dago. Ui! Hau 
marka...alusioak...Ez erantzuteko gogoa eta ixilik ez gelditzeko goguen 
arteko gatazkatxo laburra..........

Oierrek:
AHT-an aldeko argumentaziñuak ez detzak eusten eztabaida serixo bati, eta hala 
gertatu dok hamen be: datu ekonomiko zihetzak nahi jittuen Amatiñok eta 
Imanoltxuk. Agertu diranian, isildu eta "suediarrarena egin".

Tren horren kontrako argumentaziño printzipala ekonomikua dok, ondo diñuan 
moduan. Balore ekologikuak piperrik be interesatzen ez daben mundu honetan, 
hori izan bihar dok AHT-n kontrako argumento nagusixa. AHT errentagarrixa 
dalako saldu nahi jezkuek, eta guzurra dok: euskaldunen gehixenguari ekarriko 
dezkuan koste/benefizio proportziñuak etxok justifikatzen. 

(Amatiñori: ez deztak balixo "euskaldunen gehixenguen botua dauken partido 
moltzuari" emondako ustezko respaldo faltsua; AHT-an proiektuan informaziñua 
programa elektoralen parte txiki bat baiño ez zuan, eta bera sesgatua. AHT-n 
alde dagozenak ez dittuk ausartzen "pro eta kontra" guztiak azaltzen jentiari, 
eta informaziñuan ordez propaganda populistia banatzera mugatzen dittuk.
O.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to