"Aldi berian, hamengo zenbait parke eolikon garbittasuna bistako kablerik eza dok, mendi gaiñetik indar-zentralera bittarteko "tendidua" lurrazpikua dalako. Horretara, errotak umezurtz agertzen dittuk, ez jakek begi bistako kable-loturarik. Eta horrek holako lirainttasuna emoten jetsek erroteri."
----------
Bai? Benetan lirainak iruditzen jatzuz errotak? Karreteratik begiratuta, kotxeko perspektibatik, ez deutsut diskutiduko; baina probau dozu menditik bertatik, ze "lirain" ikusten diran?
Sutu egiten naz parke eolikoen "garbitasunaren" kontua entzuterakoan. Garbitzat saldu jakuz, AHTa eta beste hainbeste megaproiektu saldu jakuzan modu berean: informazinorik emon barik. Ipini egin dira, eta kito. Eztabaida barik.
Bazirudienean energia barriztagarri garbiena, inpaktu gitxikoena eta merkeena eguzki panelak zirala, aukera hori guztiz desagertu jaku, eta oin emoten dau energia barriztatzeko aukera bakarra mendi puntako eolikoa dala. Gamesaz gain, egongo da politikoren bat patrikak ondo betetan hor be.
Eta tendidua lurrazpitik joatearena... nire herrian esaten dan moduan, "nos han jodido": bakarrik faltako zan, mamotreto erraldoi horreek ipinteaz gain, tendidua aidetik joatea. Kasu horretan be, egon seguru, garbiak eta lirainak irudituko jakuzan eolikoak.
Tira, eta honi buruzko gehiago, Argiarako idatzi barri dodan artikulo baten, oindino argitaratu bakoa. Eske fibra sensiblea ikutu deustazu, Amatiño...
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
