Foro honetan, garai ezberdinetan, hari eta argumentu ezberdinekin, nahikua luze jardun dogu AHTan inguruan, batzutan baldar beste batzutan zuzentsuago. Ointxe badirudi AHTan aldekuek bukatu dabela heuren jarduna, eta ez dot uste inor konbentzidu dabenik...baina autoridadia heurekin dago, heurak eta autoridadia izango dira sasi-irabazliak, ze izanbe galtzailiak danok gara-ta, heurak eta heuren ondorenguak be bai. Hau gelditzen ez bada.
AHTa onartzeko, fede mota arraruak edo bakoitzaren partiduaren dogmak errazoi bezala alde batera utzi eta intelijenteak, azkarrak, izan ezkero, libreki pentsatuz, argi ta garbi ikusi, errazoitu edota ikusarazi biharrekuak: - AHT proiektuaren errentagarritasuna, ekonomikoki, sozialki eta lurraldean eragindako aldaketen ikuspegitik. - Eragindako kalte ekologikoen balorazioak, kualitatibo eta kuantitatiboki (gizakiaren osasun ikuspegia barne) eta hartu beharreko neurri zuzentzailiak. AHTan kontra egoteko nabarmen ikusten dittugun errazoiak asko dira, eta azaldu dittugu. Unibertsitate ezberdinetako errektoriak aipatu dittu batonbatek AHTan aldeko autoridade lez. Aukeran, jakiturixan autoridadiak aukeratzekotan eta unibertsitate mailatik urten barik, hobe gaixakin zerikusixa daken katedradunen eritzixak jasotzia, lurralde antolaketan katedraduna dan Jose Allenderena kasu, edo hidrogeologian, ekonomian, biologian edo ekologian adituak diranena. Batzuk alde egongo dira akaso, baina bai seguru proiektuaren onura goittik bera zalantzan jartzeko moduko errazoiak entzungo gendukiazela. Autoridadia bai, errektoriek gehixao dake. Hori da benetako autoridadia, agintziakin, inposatziakin, zerikusi zuzenagua dakana, Ministerio de Fomento, Eusko Jaurlaritza, Europako Elkarteak euki leikienan pare...Ahaztu barik, makro-obratan sartuta dagozen enpresa haundixen laguntasuna eta gizartian zati haundi baten erreztutako pasotismo edo amnesia kolektiboa. Bai, autoridadia AHTan alde. Gu ez. AHT gelditu! Asier Arregi _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
