Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> writes:
> 1. Lehen be esan neuan hi kapaz haizela botatzeko izkuan pare naizela
> (danian burubelarri sartzen naizelako), gero isilttasuna leporatzeko
> (hiruzpalau egun kanpuan nagualako) eta hurrenguan, barriz, "Et, et, et...
> jokuan hasi ba zara, segi amaittu arte" kontu hartzeko, nahizta hi heu, nahi
> duanian (ez jatak piparrik interesatzen esan-da), alde eitteko gauza izan.
Oierrek:
Hau be, ez dok kasu bera. Koaliziñuen kasuan nere ezjakinttasun eta interes
faltia aittortu nebala uste juat: sartu doten tokittik hankia etara, eta agur
muy buenas. AHT-n kasuan hik ez daukak halako atxekirik: interesa BA DAUKAK,
eta.
Amatiñok:
> 2. Hik esandakoaz bat etorriko gaittuk ala ez, baiña nik dakidanez hamen
> iñork ez deuk hiri alde eittiaittik konturik hartu, ez gairik ezarri, ez
> isilttasunik gogoratu. Hik, ostera, tratatzen nok ni derrigorrian erantzun
> biharko leukian takilla ofiziala banitzok moduan.
Oierrek:
Normala momentuz iñork ez konturik hartzia neria, ez nok isiltzen eta. Eta ni ez
haut tratatzen takilla ofizial lez. Azken mezu horretan ("irabazten goiaz") ez
nintzan heuri zuzentzen. ¡Baiña trapu gorrixa astindu orduko, han agertu zuan
barriro ixkua, takillatik barik txikerotik!
Amatiñok:
> 3. Behin eta barriro siñistuta hago argumenturik onenak hiriak dirana. Hik
> pentsatzia ondo daok... Baiña esatia? Hori bestiok esan bihar juagu. Hik
> esatiak ez jakat bape meriturik eta, behin eta barriro esan biharra
> sentitzen duanezkero, bajirudik ez haguala oso seguru.
Oierrek:
Ez, ez naok oso seguru. Ezagutzen doten bertsiño bakarra kontrakua dalako;
AHT-an ALDEKO ganorazko argumentaziñua falta jata iritzi propixua garatzeko,
informe ofizialetan agertzen diran hutsuniak betetzeko.
Amatiñok:
> 4. Hamen danok jakaguz gai batzuk beste batzuk baiño gogokuago. Baiña ez dok
> gero pentsauko hiriak diranik polittenak eta interesgarrixenak, ezta?
> Gehixao be esango deuat, gai beraren inguruan (AHT, esate baterako),
> batzuontzat zenbait arlo dittuk aittagarrixenak eta beste batzuontzat,
> ostera, beste zenbait arlo. Ez dok gero pentsauko hiriak diranik AHTn
> inguruko inportantienak, ezta?
Oierrek:
Betikua: foro honetan eztabaidatzen dana eztabaidatzen dok. Beste arlorik ez dok
agertu momentuz, eta hauxe diskutidu bihar.
Amatiñok:
> 5. Nik ez jakat bape arazorik AHT eztabaidatzen jarraitzeko. Arazua ez dok
> hori. Arazua dok AHTz berba eitterakuan jarrera ezbardinaz dihardugula. Hiri
> irakorri ezkero emoten jok onura publikua, borondate ona, herri jatorra,
> interes gaiztorik eza, arazo garbixa eta errazoi zuzena hire aldian daozela.
> Eta, ostera, onura pribatua, borondate txarra, arazo maltzurra, azpijana eta
> arrazoirik eza... bestion aldian. Bapo, baiña orduan eztabaidan daguana ez
> dok AHTa, beste zerbait baiño.
Oierrek:
Vide "Gizalege gitxiko mutila" harixa. Ez nauk barriro sasi horretan trabauko.
Amatiñok:
> 6. Halandabe, eztabaidan jarraittu gura badok, jarraittu deigun. Begira, nik
> proposatzen deuat hik laupabost edo sei puntutan laburtzia zeintzuk diran
> hire ustez AHTn kontrako arrazoirik nausiñak, eta ni konprometitzen nok
> beste dozena erdi puntutan laburbiltzeko zeintzuk diran nere ustez aldeko
> arrazorik haundiñak. Gero "herrixak" ikusiko jok.
Oierrek:
Ni baiño abots konpetentiagua dok Asier Arregi, eta harek behin baiño
gehixagotan esandako arrazoiekin refrito bat:
BIDERAGARRITTASUN EZA
- Datu ekonomiko gordinak hartuta, ez da
amortizagarrixa. Lurraldiari ezarriko jakon hipotekia altuegixa.
- Aurrekontu osoa: 3.583.809.117 € (2003ko prezioekin), egingo
denean...baietz 6.000 milioi euroak gainditu. Eraikuntza prezixuak
nabarmen gorantz doiaz. Zenbat tokatzen jako EAEko biztanle bakoitzari?
- Errentagarritasun azterketa: 1997an Españako Fomento Ministeritzak
egindakoa begiratu zeinke. Hipotesi bakarrian bez, ez da %6koa gainditzen.
- Irakurrita dakazu???????? Bermejo <http://www.bakeaz.org/CB63.pdf>
- Holandako gobernuak enkargatutako beste koste-benefizio azterketa
batek, Utrecht eta Alemaniako muga arteko trenbide hipotetikoan, ondorio
bezala, azpiegitura hori ez egitiak, egitiak baino onura gehixago dakala
agertzen dau.
- Madrid-Sevillaren esperientzia. Madril-Bartzelonakuak be emaitza
negatiboak.
KALTE EKOLOGIKO LARREGI
- Gaur egun, XXI.mendean, ez dago Proiektu honekin naturari eragingo
jakon kaltea kualitatiboki eta kuantitatiboki zehazteko jakiturixa eta
teknologixarik, ezta gogorik bez. Epe ertain-luzera eragingo dittuanak
ezin dira aurrikusi.
- 33 milioi tona lur mugituko dira (EAE Komunitatean azken 20 urteetan
azpiegiturak egiteko mugitu denaren ERDIA).
- 106 km tunel, lur azpiko ibai eta akuiferoak izorratuko dituzte
Aralarren eta Aizkorrin: desoreka hidrologikoa (31 Km akuiferoren
suntsiketa) eta energetikoa. Honen eraginak aurrikusteko ahalmena duenik
ez da jaio gaurdaino.
- 200 km ingurutako azpiegitura berria. 14 zabal izango den plataforma
berria. Arabako lautadako zenbait puntutan 10 m baino garaiagoak izango
diren terraplenetan (tuneletako materiala nunbaiten sartu bihar). .
- Barrera efektua; zarata ikaragarria (trenbidetik 250 metrorarteko
tartean osasunarentzako kaltegarria)
- paisaiari eraso bortitza; lurren okupazioa (trenbidian plantak
bkarrik, 400 Ha baino gehiago)
- energia kontsumoaren biderkatzia (tren arruntak baino 6 bider gehiago
kontsumitzen du)
- hondakinentzako hamaika zabortegiren sorrera (Km bakoitzeko 15.000
metro kubiko hondakin sortuko da)
- balio natural handiko ekosistemen kaltetzea (Aizkorri-Aratz eta Aralar
naturgune babestuak)
- Hego Euskal Herrian katalogatutako 12.500 landare eta animalia
espezieri kalte zuzenak...
- Hurrengo belaunaldixendako oinordekotza latza.
TRAFIKO ARAZORIK EZ DAU KONPONDUKO
- Hiriburuen arteko garraiua,
egiten diren garraiobideetako mugimenduen %1,5era ez da heltzen.
Horretarako errepideen azpiegitura haunditzeko beste makro-obren beharra
dago. AHTak errepideetatik 1.000 kamioi kenduko dittuala esaten deskue... Ez
deskue esaten ordea, 11.000-tik gora dirala egunero-egunero errepideetan
dabizen kamioiak eta kopuru hori 16.000-ra helduko dala hiru urte barru.
EJEKUTIBUENDAKO ABIOI BIDAIA LABURREN ORDEZKUA DA
Oraingo prezixuak erreferente onak dira RENFE
<http://www.renfe.es/ave/madrid_lleida.html>
Madril-Zaragoza, adibidez: turista 39,60 €, preferente 58,40 €, Club 70,90 €
Sevillatik Lleidara jun biarra euki ezkero: 69,80 + 55,00 = 124,8 €
bromia (eta "turista" bezala), eta jun bakarrik (hori bai, bueltatu
ezkero %20ko beherapera).
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]