|
Zein ondo ezagutzen zenduan Yoyes! Zein ondo
borroka armatua lagatzeko motibuak!
Zein gaiztuak diran ETAkuak! Bueno gaiztuak
bakarrik ez, egoskorrak eta politiko eskasak be bai!
Bakiakin Amesten duten Pertsonen Elkartekua izanda
(BAPE), bape lotsarik ez duzu bidian dana emon dabenari etxera juateko eskatzen.
Bapo, gaiztuak etxera bialduta zer egingo dozue on-onok, Yoyesek 20 urtekin
armen bidiari heltzeko izan zittuen motibuak desagertuerain?
Ongilliak izanda ez dakat dudarik hori izango dala
hurrengo hillabetietan izango dozuen helburua, Euskal Herritar guztieri
erabakitzeko ahalmena ekarriko dotsen negoziaziño mahaixa eratu eta
erabakitzeko eskubidia aitortzia.
30 urte poderian eta bakia ekartzeko gaittasunik
eduki ez dabenak harrokerixa gutxitxuago biharko leukiala uste doten
arren, seguru nago oinguan benetan diharduzula eta sasoi baten
Yoyesek izan zeban euskadi aske baten ametsa egi bihurtuko dozuela estadu
españolakin iñungo azpijokutan sartu barik.Bittartian, amets gaiztuak (edo gaiztuen ametsak?)
izango dittut sarri, gizaseme baketsu, argi eta interes bakuok bakian
ipuñakin barriro be zurikerixatan ez ote diharduzuen!
Txisto.
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
