Aspaldiko Txisto:
 
Kontua ez dok ETAkuak gaiztuak diran ala ez. Ni ez nok baloraziño moraletan sartuko.
 
Kontua dok, zer dala-ta ETAk uste daben bera gauza dala berak moduan  pentsatzen ez dabenak hiltzeko...
 
Kontua dok,  zer dala-ta ETAk uste daben berak dakixala iñork baiño hobeto zer dan onena Euskal Herriarentzat eta zer ez dan.
 
Kontua dok,  zer dala-ta ETAk uste daben esan leikiala: "Edo nik esaten dotena eitten dozue edo armetan jarraittuko juat".
 
Nik ez najuan Yoyes aurrez aurre ezautu. Baiña Yoyes faxismuan kontra burrukan eitteko sartu zuan ETAn eta bertatik urten zuan ETAk faxismuan bidia hartu zebanian. Hau ez dok nere iritxixa, beria baiño. Erabagi bixak beriak izan zittuan. Ez jakixat zergaittik hik errespetatzen duan lelengua eta ez, ostera, bigarrena.
 
Eutsi goiari.
 
Amatiño


De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Txisto
Enviado el: domingo, 10 de septiembre de 2006 18:50
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Yoyes ez zen errenditu

Zein ondo ezagutzen zenduan Yoyes! Zein ondo borroka armatua lagatzeko motibuak!
Zein gaiztuak diran ETAkuak! Bueno gaiztuak bakarrik ez, egoskorrak eta politiko eskasak be bai!
Bakiakin Amesten duten Pertsonen Elkartekua izanda (BAPE), bape lotsarik ez duzu bidian dana emon dabenari etxera juateko eskatzen. Bapo, gaiztuak etxera bialduta zer egingo dozue on-onok, Yoyesek 20 urtekin armen bidiari heltzeko izan zittuen motibuak desagertuerain?
Ongilliak izanda ez dakat dudarik hori izango dala hurrengo hillabetietan izango dozuen helburua, Euskal Herritar guztieri erabakitzeko ahalmena ekarriko dotsen negoziaziño mahaixa eratu eta  erabakitzeko eskubidia aitortzia.
30 urte poderian eta bakia ekartzeko gaittasunik eduki ez dabenak harrokerixa gutxitxuago biharko leukiala uste doten arren,
seguru nago oinguan benetan diharduzula eta sasoi baten Yoyesek izan zeban euskadi aske baten ametsa egi bihurtuko dozuela estadu españolakin iñungo azpijokutan sartu barik.
Bittartian, amets gaiztuak (edo gaiztuen ametsak?) izango dittut sarri, gizaseme baketsu, argi eta interes bakuok bakian ipuñakin barriro be zurikerixatan ez ote diharduzuen!
 
Txisto.
 
----- Original Message -----
From: .
Sent: Sunday, September 10, 2006 6:42 PM
Subject: [eibar] Yoyes ez zen errenditu

 Orain hogei urte, 1986ko irailaren 10ean, asteazkena, telefonoz ari nintzen berbetan Migel Larrea “El Diario Vasco” egunkariaren zuzendariarekin. Bat-batean jarduna hautsi eta esan zidan: “Un momento... espera... se han cargado a Yoyes¡”. Nik, berriz, galdetu: “¿Han sido los del GAL?” Eta berak erantzun: “No, ha sido ETA”.

 Aitortu behar dut ez nuela une hartan ETA izan zitekeenik zeharo sinestu.  Orain badakigu tiratzailea Jose Antonio Lopez Ruiz “Kubati” izan zela, Franzisko Mujika Garmendia “Pakito” ETAren ekintza militarraren arduradun zelarik.

 Dolores Gonzalez Katarain “Yoyes” hiru urteko semearen aurrean hil zuten. ETAn sartua zen 1970ko hamarkadaren hasieran,  borroka armatuak frankismoaren aurka zentzurik zuelakoan eta 1979an edo utzi, ordurako ETAk berak ezagutu zuenarekin zer ikusirik ez zuelakoan. Ez zioten barkatu. Traidoretzat jo, Estatu espainiarraren kolaboratzailetzat salatu, heriotza-zigorra erabaki eta Ordiziako euskal jaietan erail zuten.

 Egoera guztiz bestelakoa da 20 urte geroago, ETAren zeregina ez baita honez gero borroka armatua uzten dutenak traidoretzat jo eta herriko plazan garbitzea, euren jarraitzaile sutsuen artean heroitzat azaldu eta erretiro isila eskaintzea baino.

 Segurutik, bakea amesten dugunok behin baino gehiagotan egin beharko diogu zenbait esamesi pasamisi eta hainbat gertakariri ez ikusi, baina ETAren menpeko ezker abertzaleak ausnartu beharko du noizbait zergatik jarraitu duen 30 urte noraezean, eraso, mehatxu eta erailketen zorigaiztoko errotan, heriotza, sufrikarioa eta gorrotoa lortzeko baino ez.

 Ez. Arnaldo Otegik besterik uste arren, ez dugu ETAren errendiziorik nahi. ETAk 1976an egin behar zuena behingoz egin dezan baino ez dugu nahi, alegia: etxera joan. Yoyes ez zen errenditu, etxera joan zen. Eta guk nahi dugun bakarra zera da: euren burua lider superargitzat duten gizonezko helduek, sikeran 30 urte geroago, Yoyes 25 urteko neskatila gazteak ulertu zuena behingoz ulertzea.

Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to