|
Aspaldiko bai, neu ez juat aspaldixan idatzi, baiña
inmoraloi nahi barik be, batzuetan tentaldixak irabazten
desku.
Ez, hi ez haiz baloraziño moraletan
sartzen:
"zer dala-ta ETAk uste daben
bera gauza dala berak moduan pentsatzen ez dabenak hiltzeko... " "zer
dala-ta ETAk uste daben berak dakixala iñork baiño hobeto zer dan onena Euskal
Herriarentzat eta zer ez dan."
"Edo nik esaten dotena eitten dozue
edo armetan jarraittuko juat". "Ez jakixat zergaittik hik errespetatzen duan
lelengua eta ez, ostera, bigarrena."
Irakurle txarra izango nok akaso, baina aurrekuak
irakurri barik be, moralina ikutua hartu izan jetset sarri hire idatzi
politikueri. Bueno, dana dala, forma edo biharbada izaera kontua izango dok
eta kitto!
Sasoi honetan estaduen faxismua eta ETArena
parekatzeko ahalegiña sobran daguala iristen jatan arren, ez nok harritzen hik
horrela idaztia, seguramente ETBk herañegun Yoyesen gaiñian emon zeban
pelikulian kontatzen zeban istorixua ontzat emongo dok
eta.
Baiña hori dala ta, hiretzat galderatxo "inmoral"
batzuk jauzkaraz: Yoyesek armen bidez faxismuari aurre egittia erabagi zebanian
zuzen jokatu zebala uste dok ala ETAtik aldentzia erabaki zebanian orduan zuzen
jokatu zebala uste dok. Edo bixak dira zuzenak? Edo hi ez haiz epai moraletan
sartzen eta ez dok jendiaren jokabidiaren gaiñeko baloraziño moralik
egitten?
Txisto
----- Original Message -----
Sent: Monday, September 11, 2006 10:53
AM
Subject: Re: [eibar] Yoyes ez zen
errenditu
Aspaldiko Txisto:
Kontua ez dok ETAkuak gaiztuak diran ala ez. Ni ez nok
baloraziño moraletan sartuko.
Kontua dok, zer dala-ta ETAk uste daben bera gauza dala
berak moduan pentsatzen ez dabenak hiltzeko...
Kontua dok, zer dala-ta ETAk uste daben berak
dakixala iñork baiño hobeto zer dan onena Euskal Herriarentzat eta zer ez
dan.
Kontua dok, zer dala-ta ETAk uste daben esan
leikiala: "Edo nik esaten dotena eitten dozue edo armetan jarraittuko
juat".
Nik ez najuan Yoyes aurrez aurre ezautu. Baiña Yoyes
faxismuan kontra burrukan eitteko sartu zuan ETAn eta bertatik urten zuan ETAk
faxismuan bidia hartu zebanian. Hau ez dok nere iritxixa, beria baiño. Erabagi
bixak beriak izan zittuan. Ez jakixat zergaittik hik errespetatzen duan
lelengua eta ez, ostera, bigarrena.
Eutsi goiari.
Amatiño
Zein ondo ezagutzen zenduan Yoyes! Zein ondo
borroka armatua lagatzeko motibuak!
Zein gaiztuak diran ETAkuak! Bueno gaiztuak
bakarrik ez, egoskorrak eta politiko eskasak be bai!
Bakiakin Amesten duten Pertsonen Elkartekua
izanda (BAPE), bape lotsarik ez duzu bidian dana emon dabenari etxera juateko
eskatzen. Bapo, gaiztuak etxera bialduta zer egingo dozue on-onok,
Yoyesek 20 urtekin armen bidiari heltzeko izan zittuen motibuak
desagertuerain?
Ongilliak izanda ez dakat dudarik hori izango
dala hurrengo hillabetietan izango dozuen helburua, Euskal Herritar guztieri
erabakitzeko ahalmena ekarriko dotsen negoziaziño mahaixa eratu eta
erabakitzeko eskubidia aitortzia.
30 urte poderian eta bakia ekartzeko gaittasunik
eduki ez dabenak harrokerixa gutxitxuago biharko leukiala uste doten
arren, seguru nago oinguan benetan diharduzula eta sasoi baten
Yoyesek izan zeban euskadi aske baten ametsa egi bihurtuko dozuela estadu
españolakin iñungo azpijokutan sartu barik.
Bittartian, amets gaiztuak (edo gaiztuen
ametsak?) izango dittut sarri, gizaseme baketsu, argi eta interes
bakuok bakian ipuñakin barriro be zurikerixatan ez ote
diharduzuen!
Txisto.
----- Original Message -----
Sent: Sunday, September 10, 2006 6:42
PM
Subject: [eibar] Yoyes ez zen
errenditu
Orain hogei urte, 1986ko irailaren 10ean, asteazkena, telefonoz
ari nintzen berbetan Migel Larrea El Diario Vasco egunkariaren
zuzendariarekin. Bat-batean jarduna hautsi eta esan zidan: Un momento...
espera... se han cargado a Yoyes¡. Nik, berriz, galdetu: ¿Han sido los del
GAL? Eta berak erantzun: No, ha sido ETA.
Aitortu behar dut ez
nuela une hartan ETA izan zitekeenik zeharo sinestu. Orain badakigu tiratzailea Jose
Antonio Lopez Ruiz Kubati izan zela, Franzisko Mujika Garmendia Pakito
ETAren ekintza militarraren arduradun zelarik.
Dolores Gonzalez
Katarain Yoyes hiru urteko semearen aurrean hil zuten. ETAn sartua zen
1970ko hamarkadaren hasieran,
borroka armatuak frankismoaren aurka zentzurik zuelakoan eta 1979an
edo utzi, ordurako ETAk berak ezagutu zuenarekin zer ikusirik ez zuelakoan.
Ez zioten barkatu. Traidoretzat jo, Estatu espainiarraren kolaboratzailetzat
salatu, heriotza-zigorra erabaki eta Ordiziako euskal jaietan erail
zuten.
Egoera guztiz bestelakoa
da 20 urte geroago, ETAren zeregina ez baita honez gero borroka armatua
uzten dutenak traidoretzat jo eta herriko plazan garbitzea, euren
jarraitzaile sutsuen artean heroitzat azaldu eta erretiro isila eskaintzea
baino.
Segurutik, bakea amesten
dugunok behin baino gehiagotan egin beharko diogu zenbait esamesi pasamisi
eta hainbat gertakariri ez ikusi, baina ETAren menpeko ezker abertzaleak
ausnartu beharko du noizbait zergatik jarraitu duen 30 urte noraezean,
eraso, mehatxu eta erailketen zorigaiztoko errotan, heriotza, sufrikarioa
eta gorrotoa lortzeko baino ez.
Ez. Arnaldo Otegik
besterik uste arren, ez dugu ETAren errendiziorik nahi. ETAk 1976an egin
behar zuena behingoz egin dezan baino ez dugu nahi, alegia: etxera joan.
Yoyes ez zen errenditu, etxera joan zen. Eta guk nahi dugun bakarra zera da:
euren burua lider superargitzat duten gizonezko helduek, sikeran 30 urte
geroago, Yoyes 25 urteko neskatila gazteak ulertu zuena behingoz ulertzea.
Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak
bidaltzeko:
[email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza
eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak
bidaltzeko:
[email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza
eteteko: [EMAIL PROTECTED]
|