Datozen urteotan ikusiko da zer moduz prestatuta gauden kulturen arteko 
bizikidetzarako. Txinatarrak, marokoarrak, sudakak, europako 
ekialdekoak... Hau hasi baino ez da egin. Urte gutxitan izugarri haziko 
da etorkin horien multzoa gure artean, eta orduan erakutsiko dugu 
benetan zein den gure giza-kultura. Dagoeneko zabaltzen ari den kezkaren 
berri jarri du Mikel Iturriak blogean: "Badatoz" ( 
http://www.eibar.org/blogak/iturri/315/ ) eta primeran islatu du kalean 
dagoen giroa. Jendea arduratzen hasi da eta jarrera arrazistak han eta 
hemen antzeman daitezke dagoeneko. Txinatarren inguruko leienda urbanoak 
(katuak desagertzen dira beren jatetxen inguruetan, hildakoak ez dituzte 
lurperatzen,...) ugarituz joango dira, eta horrelakoak oso lagungarri 
gertatzen dira bi komunitateen arteko distantzia handitzeko. Lan handiak 
izango ditugu herri berean biziko garen kultura eta komunitate desberdin 
guztien artean zubiak eraiki eta bizikidetza adiskidetsua gauzatzen. 
Elkarren kultura eta bizimoduarekiko errespetua eta gutxieneko interesa 
agertzen ez badugu gatazka bat konpontzeke dagoela beste bat piztuko da 
hemen.
oier.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to