Doner batek zerikusi gitxi Marokoko andrekin.

Badakit Kebap horiek (berez behintzat) turkoak dirala ta ez Marokoko andrena, baina hemen etorkinei buruz hitz egiten hasita,  harira zetorkion albistea; ez Doner Kebap-i, baizik eta gai orokorrari.



Doner kebab, izen turkua da, esango nuke. Baina han-hemenka zabaltzen
doazen kebab horietako askotan ez da turko itxurakorik ikusten, urrinagoko
pakistani-indiar tankerakuak, esango nuke (ez dakit hori dan kasua Isasin).

Ondarreta parian zabaldu dabe, Donostiako nere auzuan, kebab bat. Handik
300 metroko tartian, Matia kale inguruetan, hiru jatetxe txino eta bi bazar
dagoz. Lagun batek esan zeskuan gure auzoko "japonesian" be afaldu zebala,
baina esango nuke txino eta japonesen artian ez dala asko aklaratzen...

Kuriosidade moduan, Doner Kebab hori lehen taberna pipermint-frapé estiloko
bat zeguan lekuan zabaldu dabe. Entenditzeko, Eibarko Jose Luis tabernaren
tankerako zeozer, hortera samarra. Balaklava jakon izena. Eta izen turkua
da... Krimeako tatarreraz, Baliqlava. Balaklava 19. mendeko bataila famoso
baten lekua da, Krimeako gerran, ingelesen "zalditeria arinaren karga"
famatua han izan zan, Balaklavako gotorleku rusuan kontra. Inglesek galdu
zeben, hildako mordo bat. Gerra hartan, Errusia zeguan alde batetik, eta
Frantzia, Inglaterra eta Otomanoak bestetik. Balaklavan irabazi arren,
Errusiak galdu ei zeban gerria, baiña, halandabe, ezer onik ez Krimeako
Tatarrentzat edo jatorrizko biztanle turkuentzat: Krimeatik exiliora juan
ziran geixenak gerria amaittu zanian.

info apur bat: http://en.wikipedia.org/wiki/Balaklava /
http://en.wikipedia.org/wiki/Crimean_War

Baiña igaro dira urte batzuk, eta Turkua etorri da barriro, behintzat
Donostian, Balaklavaz jabetzera.

Luistxo





_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



--

[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu

Oharra:
Baliteke mezu honek legalki, guztiz edo partzialki, babestutako informazio pribatua edukitzea. Informazio hau hartzailearentzat baino ez da. Gaizki bideratua izan bada transmisio edo helbidean erratu izanagatik, mesedez igorleari jakanarazi mezu honi erantzunez. Hartzailea ez bazara, ezin duzu erabili, aditzera eman, zabaldu, kopiatu, imprimatu, ezta daukan informazioa kontutan hartu ere.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to